Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria abian da

Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen ditu

DV

Martes, 27 de junio 2023, 13:03

Urtero bezala, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, euren bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen ditu. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.

Publicidad

  • 2022: Enkarni Genua.

  • 2021: Jon Bagüés.

  • 2020: Jose Ramon Etxebarria.

  • 2019: Xabier Amuriza.

  • 2018: Mari-Jose Azurmendi.

  • 2017: Fermín Leizaola

  • 2016: Jean-Louis Davant Iratzabal.

  • 2015: Joan Mari Torrealdai Nabea.

  • 2014: Antxon Aguirre Sorondo

  • 2012: Soledad de Silva y Verástegui

  • 2011: José Luis Ansorena Miranda

  • 2010: Jose Antonio Arana Martixa

  • 2009: Txomin Peillen

  • 2008: Montxo Armendáriz

  • 2007: Sabin Salaberri Urzelai

  • 2006: Menchu Gal Orendain

  • 2005: Elías Amézaga Urlézaga

  • 2004: Jean Haritschelhar

  • 2003: Jesus Atxa Agirre

  • 2002: Armando Llanos Ortiz de Landaluze.

  • 2001: José Ignacio Tellechea

  • 2000: José Miguel Azaola

  • 1999: Piarres Charritton

  • 1998: José María Jimeno Jurío

  • 1997: Micaela Portilla Vitoria

  • 1996: Jorge Oteiza Embil

  • 1995: Adrián Celaya Ibarra

  • 1994: Xabier Diharce «Iratzeder»

  • 1993: Francisco Salinas Quijada

  • 1992: Bernardo Estornés Lasa

  • 1991: Carlos Santamaría Ansa

  • 1990: Gerardo López de Guereñu Galarraga

  • 1989: Eugène Goyheneche

  • 1988: Manuel Laborde

  • 1987: Justo Gárate

  • 1986: Andrés de Mañaricua y Nuere

  • 1985: P. Jorge de Riezu

  • 1984: Odón Apraiz

  • 1983: Manuel Lekuona

Udan zehar jasoko dira hautagaitza proposamenak erakundearen webgunean eta, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 25etik urriaren 1era zabalduko da bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute, eta irabazlearen izena irailaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik, Montxo Armendarizek edota Manuel Lekuona bera ere.

Eusko Ikaskuntza

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek sortu zuten 1918. urtean, Euskal Herriko gizarte-erronkei erantzun globalak eta bateratzaileak emateko xedearekin, lurraldeen berezitasunak kontuan hartuta eta oztopo administratiboak, ideologikoak eta gizarte mailakoak gaindituz.

Iragana ulertzetik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak lantzen dituen azterketetan eta ikerlanetan Euskal Gizartearen orainerako eta etorkizunerako formulazioak eta orientabideak sortzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ofizialki hedatuta dagoen diziplinarteko zientzia-erakunde bakarra da.

Publicidad

Zientziarekin eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin konpromiso aktiboa duten pertsonek osatzen dute erakundearen masa sozial zabala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad