Borrar
Eusko Ikaskuntza eta Topagunea, sinergiak bilatzeko aliantza

Eusko Ikaskuntza eta Topagunea, sinergiak bilatzeko aliantza

Bi erakundeek 2020tik errealitate bihurtu den lankidetza dokumentu batean islatzearen alde egin dute

DV

Martes, 24 de enero 2023

Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak «euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko» hitzarmena sinatu dute astearte honetan eta datozen lau urteetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.

Bi erakundeek 2020tik errealitate bihurtu den lankidetza dokumentu batean islatzearen alde egin dute, eta «elkarren intereseko proiektuen inguruan harremanak estutzearen alde». Horrela, euren biltzarretan parte hartuko dute -lehenengoaren kasuan 2024an eta bigarrenaren kasuan 2023an- eta Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaleen Topagunea babestuko du, «euskararen erabileran jauzi bat emateko».

Aurretiko lankidetza horietako batzuk izan dira Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikorako proiektua edo Euskararen Aldekotasuna Handitzeko Gakoak Nafarroan. Esperientzia horien balorazio positibotik abiatuta, hitzarmen berriak harreman kualifikatuen esparrua finkatzen du, erakundeetako bakoitzak dituen helburuak zehaztasunez eta kalitatez lortzen laguntzeko.

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen eta ordutik «euskal gizartearen beharrei erantzun global eta integratzaileak ematen» lan egin du. Ibilbidez gazteagoa da Euskaltzaleen Topagunea, 1997an sortua eta iaz 25 urte bete zituena. Honek tokiko sozializazio- eta komunikazio-eremuetan euskararen erabilera sustatu nahi du.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian lehenaren izenean Ana Urkiza lehendakaria izan da eta Euskaltzaleen Topagunearen errepresentatzailea Federazioko lehendakari Kike Amonarriz izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eusko Ikaskuntza eta Topagunea, sinergiak bilatzeko aliantza