DV
Martes, 24 de enero 2023
Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak «euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko» hitzarmena sinatu dute astearte honetan eta datozen lau urteetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.
Publicidad
Bi erakundeek 2020tik errealitate bihurtu den lankidetza dokumentu batean islatzearen alde egin dute, eta «elkarren intereseko proiektuen inguruan harremanak estutzearen alde». Horrela, euren biltzarretan parte hartuko dute -lehenengoaren kasuan 2024an eta bigarrenaren kasuan 2023an- eta Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaleen Topagunea babestuko du, «euskararen erabileran jauzi bat emateko».
Aurretiko lankidetza horietako batzuk izan dira Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikorako proiektua edo Euskararen Aldekotasuna Handitzeko Gakoak Nafarroan. Esperientzia horien balorazio positibotik abiatuta, hitzarmen berriak harreman kualifikatuen esparrua finkatzen du, erakundeetako bakoitzak dituen helburuak zehaztasunez eta kalitatez lortzen laguntzeko.
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen eta ordutik «euskal gizartearen beharrei erantzun global eta integratzaileak ematen» lan egin du. Ibilbidez gazteagoa da Euskaltzaleen Topagunea, 1997an sortua eta iaz 25 urte bete zituena. Honek tokiko sozializazio- eta komunikazio-eremuetan euskararen erabilera sustatu nahi du.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian lehenaren izenean Ana Urkiza lehendakaria izan da eta Euskaltzaleen Topagunearen errepresentatzailea Federazioko lehendakari Kike Amonarriz izan da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.