![Eusko Ikaskuntzak herri txikietan merkataritza sustatzeko estrategiak sortuko ditu](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/30/comercio-kxHI-U220856335050YlB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Eusko Ikaskuntzak herri txikietan merkataritza sustatzeko estrategiak sortuko ditu](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/30/comercio-kxHI-U220856335050YlB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Tokiko merkataritza-sarea indartzeko eta soluzio berritzaileen bidez ekintzailetza berriak sustatzen laguntzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzak herri txikietan merkataritza sustatzeko estrategiak sortuko ditu. Hartarako 30.000 euroko dirulaguntza jasoko ditu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik eta, ohar bitartez azaldu dutenez, elkarlanean jardungo dute.
Ez da zerotik abiatuko den egitasmoa, izan ere 2023an sortu zen bi instituzioen arteko lankidetza. Iazko prestakuntza eta diagnostiko fase horretan baitan egin zituen Eusko Ikaskuntzak EAEko herri txikietako tokiko merkataritzaren azterketa, besteak beste funtsezko eragileen mapaketa eta partaidetza-foroen sorrera, baterako sorkuntzako eta analisiko tailerrak, estrategiak formulatzea eta baliozkotzea, komunikazioa eta zabalkundea. Ostean, Jaurlaritzak 2023ko urriaren 31ko Gobernu Kontseiluan onartu zuen eta hura oinarri izanda diseinatu dira politika espezifikoak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, dirulaguntzaren helburu nagusia da eskualde mailako estrategia integratuak garatzea eta egikaritzea, egungo merkataritza sendotzeko eta ekintzailetza berriak sustatzeko. Xede espezifikoen artean daude hainbat eskualdetan errepika daitezkeen proiektu pilotuak diseinatzea eta tokiko merkatarien arteko elkarreragina sustatzea.
Dirulaguntza berri horrekin, Eusko Jaurlaritzak herri txikietako merkataritzaren garapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartzen du, herri horiek eskualdean jarduera ekonomiko eta sozialaren ezinbesteko gune izaten jarrai dezaten ziurtatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.