Secciones
Servicios
Destacamos
Aurtengoa ez da LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egun arrunta izango. Harrotasun kritikorik ez, jairik ez, manifestaziorik ez, lagunik ez, ikusgarritasunik ez. Hala ere, internet bidez egingo dituzte zenbait jarduera, osasun krisiaren ondorioz bazterkeria are handiagoa biziko dutenei elkartasuna adierazteko.
Beste behin, uztaileko lehen astea hartuko dute duintasunaren aldeko mezuek, errespetu eske, izate hutsa aldarrikatuz. Oraindik ere. Goibela da behin eta berriz errepikatu behar izatea bizi garela, hemen gaudela, izan gaitezkeela.
Zenbaterainoko eragina izango du itxialdi egoera honek izaera disidentea duten lagunen buruko osasunean? Eta ingurukoekin dituztenen harremanetan, eta bien arteko botere harremanetan? Galdera batzuk ari zaizkit etengabe barrena kolpatzen.
Arduratzen nau zaurgarria are zaurgarriago bilakatuko duelako etorkizun hurbilean topatuko dugun egoerak, eta kostatzen zait onartzea galtzera ohitutakoak galduko duela beste behin, ziurrenik. Ikasi behar da kolpeak jasotzen, eta arnasestuka bada ere, aurrera egiten.
Bi egunetik behin egiten du norbaitek bere buruaz beste Euskadin. Eta estatistika horrek ez ditu barne hartzen suizidio saiakerak. Osasun publikoko arazoa da, nahiz eta ezikusiarena egin izan duten politika publikoek maiz.
Esan nahi dudana da lehenago ere zailak ziren egoerak zailduko direla, eta barrena korapilatuta duten lagunek beste korapilo berri bat askatu beharko dutela seguru aski. Iruditzen zait mamu eta errealitate zorrotz bezain ikusezinek beteko dituztela etxe guztietako gelarik ilunenak, eta ibili beharko garela kontuz ez zauritzeko.
Joxeantonio Ormazabalek idatzi zuen: «Urpekariak aldika-aldika burua ateratzen du ur azpitik. / Nik ere nahi nuke ilunordu bakoitzeko argilaurden bat, arnasa hartzeko». Zorionez, itxaron badezakegu, batzuetan inertziak berak ere eraman gaitzake urertzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.