Jendetza bildu zen Gaintza inguruan Itzuliaren hirugarren etapan.Josu Zabala
Iruntzietara
Ezezagunak ere baditu izen-abizenak
Anonimotasuna ·
Ospeari gehiegizko balioa ematen zaion garaiotan zenbat istorio, bizipen, hitz gutxietsiko ote ditugun ahots anonimoetatik iristeagatik. Zenbat ezezagun egin beharko genituzke ezagun eta alderantziz
Izen ospetsurik gabeko tropelak ere bete ditu errepideak
Ez Vingegaard, ez Evenepoel, ez Roglic. Aurpegi 'ezezagun' askok osatu dute aurten Itzuliaren tropela, eta horrek probaren arrakasta kolokan jarriko zuela aurreikusten zuen zenbaitek. Baina errepide bazterrak betetzen dituzten zaleak ez dira puntako txirrindulariek erakarrita mugitzen, ez gurean –Gaintzako aldapak horren adierazle–. Edozein lasterketak eskertzen du, noski, haien oihartzuna, baina zaleek kirola maite dutela agerian geratu da eta bizikleta gainean doanari, edonor izanda ere, adoreoihuak eskaintzeko prest daudela.
Aldundiko Diputatuen Kontseilua Elgetan elkartu da aste honetan, 12. bilkura ibiltarian. 'Gipuzkoako plazatik Gipuzkoara' lelopean legealdi honetan abian jarri du Diputazioak ekimen hau, erakundea herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Bada, bide horretan eman dezakeen edozein urrats positiboa izango da, ingurukoen artean egindako inkesta xumearen arabera, oraindik ere pentsa litekeena baino ezezagunagoa baita gipuzkoarrentzat gurean agintzen duen organoa.
Gaza
Zenbakiei bizia ematen dieten izen-abizenak
Ezezagunei erreparatzea, haien istorioak lehen planora ekartzea; anonimotasunak balioa kendu diezaien saihestea. Horretan aditua da Ortega y Gasset saria jaso berri duen Mikel Ayestaran, urteak baitaramatza gatazken krudeltasuna zuzenean pairatzen dutenei izen-abizenak eta aurpegiak jartzen. Eguneroko albisteetan entzuten ditugun hildako eta zaurituen zenbakiei bizia emanez, gure kontzientzian ez dezaten pisu bera izan 400, 4.000 edo 40.000 hildakok, zifrak entzutera ohituegi egoteagatik. 'Historias de Gaza' bere azken liburua irakurtzea merezi duen ariketa da.
Aita Mari
Mediterraneora ezagunen bila behin eta berriro abiatzen direnak
'Aita Mari' ontzian dabiltzanak ere 'ezezagun' bila abiatzen dira Mediterraneora. Ez dakite nor topatuko duten, zein herrialdetatik ihes egin duen edota zerk bultzatu duen horretara; badakite, ordea, laguntza merezi duten gizakiak aurkituko dituztela eta behin eta berriro itsasoratzera eramaten ditu ideia horrek. Aste honetan, 108 pertsona lehorreratu dituzte Salernon. Mediterraneoan lanean hasi zenetik, 1.522 pertsona bizirik erreskatatzea lortu du ontziak. Denak euren izen-abizenekin, lehorreratzean eta, zenbait Gobernuren ahaleginen poderioz batez ere, berriro ere zenbaki huts bihurtzen direla dirudien arren. Duintasunik eta eskubiderik merezi ez duten zenbakiak, noski.
Ikertzaileak
Anonimotasunetik guztion mesederako lanean
Marc Suárez-Calvet eta Federica Anastasi. Zientzialariak dira eta alzheimerra odol analisi baten bidez antzemateko proiektuan lanean dihardutelako albiste izan dira. 'Ospe' iragankorra izan ohi da ikerlariena, ordea, eta txalotua izan den aurkikuntza hori kaxoi batean ahaztuta geratzea ere eragiten du tamalez iragankortasun horrek. Ikerbasquek zientzialariak erakartzeko plan bat abian jarri duela jakin dugu aste honetan, Estatu Batuetan jasaten ari diren jazarpenari loturik. Milioika lagunen bizitza aldaraz dezaketen ikerketetan dabiltzanei merezitako ospea emateko gai ez bagara ere, ea lan baldintza duinak bermatzen dizkiegun bederen.
Teresa del Valle
Gutxietsia izatetik, erreferente bihurtu zen emakumea
Ezezaguna ez ezik gutxietsia sentitzen omen zen Teresa del Valle bere ibilbidearen hasieran, baita diskriminatua ere. Bere erabakitasuna eta lanaren poderioz, baina, denen aintzatespena lortu zuen asteon zendu den ikerlari eta antropologo donostiarrak. Antropologia feminista Euskal Herrira ekartzen eta hainbat esparrutan genero ikuspegia ezartzen aitzindari, garaiko pentsamendua astinduarazi zuen, besteak beste, ordura arte alboraturiko kontuak mahai-gainean jarriz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.