Borrar
Jon Mentxakatorre, bilkurako antolatzaileetako bat. UEU
Filosofo Euskaldunen I. Bilkura egin dute

Filosofo Euskaldunen I. Bilkura egin dute

UEUk eta Agora Filosofia Elkarteak antolatu dute astelehen honetan

DV

Lunes, 3 de julio 2023, 16:20

UEUk eta Agora Filosofia Elkarteak Filosofo Euskaldunen I. Bilkura antolatu dute Eibarren astelehen honetan. Han izan dira Jon Mentxakatorre (Galdakao, 1992) eta Sheila Padrones (Donostia, 1986). Lehena, UEUren Filosofia Saileko arduraduna 2021etik, topaketako antolatzaileetako bat izan da eta ekimena euskal filosofoen komunitatea biltzeko bidean pausu bat gehiago dela azaldu du, «euskara, Euskal Herria, filosofia, ikas-irakaskuntza eta unibertsitatea ardaztuko dituen komunitaterako ingurunea sortzearen beharrak» bultzatua. Era honetara, euskal filosofoek elkarren berri izatea sustatu nahi izan da, sare bat jostea, alorreko materiala bildu eta zabalduz.

Astelehen honetan dibulgazio-aukerak edo hezkuntzako lege berria izan dira fokuetako bi, baina horietatik harago joan eta filosofiak «arimarentzat jakituri-iturri» izan behar duela oroitu nahi izan dute.

Ildo berean mintzatu zen Sheila Padrones filosofoa, 51. Udako Ikastaroen barruan «komunitate inklusiboak sortzearen» garrantzia aldarrikatuz. UEUk, Emaus Gizarte Fundazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak elkarlanean antolatutako topaketan mintzatu zen donostiarra, besteak beste partaidetza komunitarioa defendatuz «herritartasuna ahalbidetzen duen tresna» dela ulertuta. «Berdintasuna bizitza sozial eta pertsonalaren dimentsio guztietan sustatu behar da», aldarrikatu zuen.

Hala, gizarteratze-arloan lan egiten duten instituzio eta gizarte-erakundeei begira, gizarte-bazterkeria egoeran bizi direnak izan zituen mintzagai. Begirada zabaltzea eskatu zuen, «pertsona baloratua» sentitu dadin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Filosofo Euskaldunen I. Bilkura egin dute