![Gazteen artean euskara esparru formal eta informalean sustatzeko ekimena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/04/19/ei.jpg)
![Gazteen artean euskara esparru formal eta informalean sustatzeko ekimena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/04/19/ei.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Miércoles, 19 de abril 2023, 11:41
Eusko Ikaskuntzak 'Euskaragaz egizu match' izeneko esperientzia pilotua jarri du martxan Bilbon BBK Kunaren lankidetzarekin, 16 eta 25 urteko bitarteko gazteen artean euskara esparru formal eta infomalean sustatzeko eta aurreiritziak eta estereotipoak bertan behera uzteko helburuarekin.
Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, gazteek zergatik ez duten euskara erabiltzen eguneroko harremanetan ezagutza inoiz baino handiagoa izan arren, zer aurreiritzik eta estereotipok oztopatzen duten haien garapena, nola gaindi daitekeen egoera hori eta egungo gazteek euskararen etorkizuna nola irudikatzen duten erantzuten saiatuko dira ekimenean.
Genero, jatorri eta hizkuntzaren ezagutza maila anitzeko 16 eta 25 urte bitarteko gazteek beren lurraldean euskarak duen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Hortik abiatuta, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko estrategiak definituko dituzte, eta eremuformaletan zein informaletan euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeko balioko duten gakoak, ekintzak eta palankak identifikatuko.
Programak bi orduko lau tailer izango ditu. Lehena asteazken honetan izango da, apirilaren 19an, eta hurrengoak apirilaren 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean, Bilboko BBK Kunan. Eusko IkaskuntzarenGizarteLAB gizarte berrikuntzako metodologia aplikatuz, dinamika interaktibo eta atseginen bidez, euskal gazteek euskara erabiltzeari buruz egun dauden hipotesiak frogatuko dituzte, ekimen kooperatiboak diseinatzen ikasiko dute eta gizarte gaitasun erabilgarriak garatuko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.