'Euskaragaz egizu match'

Gazteen eremuetara hurbiltzeko eta «erreferente euskaldunen» beharra aldarrikatu dituzte

Euskaraz eta hizkuntzak euren bizi-esparruan duen egoeraz hitz egin dute 16 eta 24 urte bitarteko gazteek

J. A.

Miércoles, 14 de junio 2023, 12:02

«Gazteek seguruago eta erosoago sentitzen diren eremuetara hurbiltzeko beharra» eta «gazteen munduarekin bat egingo duten erreferente euskaldunak sortzeko beharra ere; euskarazko kultura sustatzeko beharra», besteak beste izan dira pasa den apirila eta maiatza bitartean Eusko Ikaskuntzak garatu duen 'Euskaragaz egizu match' ekimenaren emaitza nagusiak.

Publicidad

GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz gauzatu da 16 eta 24 urte bitarteko gazteekin, euskaraz duten pertzepzioari eta hizkuntzak euren bizi-esparruan duen egoerari buruz libreki hitz egin ostean. Bizkaian bizi diren eta Bilbokoak, Portugaletekoak, Eakoak, Aljeriakoak, Marokokoak, Venezuelakoak, Nikaraguakoak, Senegalekoak, Kazakhstanekoak eta Ekuatore Gineako neska-mutilak izan ziren topaketetan.

Talde horretan batzuk euskaldunak ziren, beste batzuk ez eta beste batzuk euskalduntze-prozesuan zeuden. Pertsona horiek guztiek hizkuntzaren aurrean jarrera ezberdinak zituzten: batzuen aldetik ikasteko jakin-mina eta gogoa; beste batzuen aldetik, frustrazioa, eguneroko bizitzan nahi adina erabili ezin dutelako; eta beste batzuek baztertze sentsazioa nagusitzen dela adierazi zuten, eskola-esperientzia txarren ondorioz.

Horrela, gainditu beharko liratekeen estereotipo eta aurreiritzi sozialak nabarmendu ziren. Hori nola egin behar den galderari erantzun zioten gazteek, testuinguru formaletan (hezkuntza sistema, erakundeak, lan merkatua, etab.) eta informaletan (gizarte harremanak, kultura-jarduerak, komunikazio digitala, etab.) aplika daitezkeen jarduketa eta ekimenen proposamen zehatzekin.

Nolanahi ere, gizarte-berrikuntzako esperientzia pilotu honek erakutsi du, Eusko Ikaskuntzaren iritziz, «gazteek euskararekiko duten begiradari eta jarrerari modu positiboan eragiteko aukera dutela, etorkizunean eginkizun garrantzitsua izango baitute hizkuntzaren erabileran eta iraupenean».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad