![Gazteen lan prekaritatea salatu du EGK-k](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/16/egk-khyH-U210443622092ncH-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Gazteen lan prekaritatea salatu du EGK-k](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/10/16/egk-khyH-U210443622092ncH-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Euskadiko 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lan-prekaritatea pairatzen dutela salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Lan Egokiaren Nazioarteko Eguna baliatuta. Are gehiago, gizartearen aldetik berau «normaltzat» jotzen dela ohartarazi du gazte-elkarteen plataformak, nahiz eta ez den «inondik inora ere onargarria». Egoera plazaratzeko eta iraultzeko proposamenak -besteak beste lanpostuak kalitatezko lanpostu bihurtzeko eskakizunak- biltzen dituen manifestua ere aurkeztu du, Aldarte, CCOO – Gazteak, Emigrados Sin Fronteras,REAS Euskadi, LSB-USO elkarteen atxikimendua jaso duena.
Urtero egiten duen diagnostikoa baliatuta, azken 12 hilabeteetan «aurrerapausoak» eman direla dio EGK-k, besteak beste etxeko langileen gizarte segurantzako eta lan baldintzen hobekuntzarako indarrean jarritako lan erreformarekin. Hori bai, orain arte gizarteak sektore honekiko «ikusezinarena» egin duela ere azpimarratu dute eta, ondorioz, «oso lan sektore prekarizatua» izan dela.
Ildo horretan, gazte-elkarteen plataformak nabarmendu duenez gazteen lan prekaritatea azaleratzen duten datuak « etengabe okerrerantz doaz eta, bien bitartean, eguneroko bizitzaren kostua gorakada gogoangarri bat ari da izaten». Horren adibide dira jarraian emandako datuak, guztiak Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutakoak: Batez besteko soldata: 1.210 (2021); Aldi baterakotasuna %65,5 (2021); Lanaldi partziala %33,5 (2023); Gainkualifikazioa %29,5 (2021); eta soldata arrakala (18-34 urte artekoak): Emakumeek 1.353€ eta gizonek 1.517€ (2022).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.