Iker Mendia
Martes, 2 de mayo 2023, 14:55
Pasa den apirilaren 28an izan zen Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna eta honen karira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eskura dauden azken datuak baloratu ditu gazteen lan osasunaren egoeraren argazkia erakusteko eta «haien bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutela» salatzeko. 2023ko lehen hiruhilekoan eta 2022an lan istripuen aurkako protokoloa aktibatu behar izan zuten, gazte bat zauritu zelako eta beste bat istripuaren ondorioz hil zelako, hurrenez hurren.
Publicidad
Horretaz gain, elkarteen plataformak jakinarazi du 2020an -eskura dauden azken datuak- 6 eta 34 urte bitarteko gazteek 6.548 lan istripu arin, 35 larri eta 6 heriotza izan zituztela salatu dute, adin-tartea 16-30era mugatuz gero 4.252 gazte izanik, 3.080 gizon eta 1.172 emakume. Era berean, 2021ean 93 gaztek izan zuten lan gaixotasunen bat (57 gizon gazte eta 36 emakume gazte). « Beste behin ere gogoratu nahi dugu, existitzen den gaixotasun profesionalen azpi-erregistroa. Izan ere, mutuek kontingentzia arrunten moduan tratatu eta Osakidetzara bideratzen dituzte. Beraz, datu ofizialak baino gehiago izango lirateke», azpimarratu du EGK-k.
EGKren iritziz prekaritateak sortzen duen ezegonkortasunak osasun mentalean eragin zuzena dauka, arazo psikosozialak eragiten nahiz eta hauek oraindik ez diren lan gaixotasun bezala kontutan hartzen. Lan gaixotasun bezala kontutan hartzeko lista murritza bada ere, urtetik urtera hainbat dira holakoak pairatzen dituzten gazteak, eta are gehiago lan istripuak dituztenek.
Eta datuetatik kanpo geratzen dira, elkarteen plataformak ohartarazi bezala, « kontraturik gabe, langabezian, enplegu bilaketan edo aitorturik gabeko lanetan daudelarik pairatzen dituztelako istripuak edo egoera hauekin loturiko gaixotasunak».
Azkenik, lan egiteko esparruak pertsona guztientzat «osasuntsuak, seguruak eta jasangarriak» izateko EGK-k «androzentrismoa alde batera uztea eta Lan Istripuen Prenbetzioan genero perspektiba txertatzea» beharrezkotzat jo ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.