«Gazteon prekaritateari aurre egiteko Enpleguaren Lege Proiektua gaurkoratzea beharrezkoa da»

Iratxe Uriarte Eigurenek, EGK-ko presidenteak, agerraldia egin du Legebiltzarrean «gazteen kalitatezko enplegua» defendatu eta proposamenak aurkezteko

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 31 de mayo 2023, 16:38

Enpleguaren Euskal Lege Proiektuaren harira ekarpenak egiteko agerraldia egin du asteazken honetan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean. Elkarteen plataformaren izenean izan dira Iratxe Uriarte Eiguren, EGK-ko presidentea, eta Oihana Ortega Otxoa de Ametzaga, enplegu teknikaria. Elkarteen plataformak «gazteen kalitatezko enplegua» defendatu du eta hauek bizi duten «prekaritateari aurre egiteko Lege Proiektua gaurkoratzea beharrezkoa» dela aldarrikatu du Uriartek.

Publicidad

Horretaz gain, landu beharreko erronkak ere mahai gainean jarri dituzte agerraldian. Lehenik, «etorkizuna hipotekatu gabe» euren bizitza-proiektua garatu ahal dezaken gazteek «kalitatezko enplegua eta soldata duinagoak» behar dituztela azaldu du, bestelakoan bizitza proiektu autonomoa martxan jartzea ezinezkoa zaielako. Pausu hau, gainera, zailagoa da emakumeen kasuan, EGK-k salatu duenez eta, horregatik, neurri gehiago eskatu dituzte «emakumeen eta gizonen arteko aldeak desagerrarazteko», besteak beste berdintasun-planak edo diskriminazio positiboa.

Ildo horretan, irtenbide bezala diseinatzen diren neurrietan politikariei langabezia-tasaz eta datu kuantitatiboez «harago begiratzea» eskatu diete eta eskaintzen diren kontratuen eta enpleguen kalitatea ere kontuan hartzea «baldintza duinak bermatzeko». Kritiko azaldu da Uriarte ere maiz lan-emigrazioa, autoenplegua eta ekintzailetza «enplegurako formula magiko» bezala saltzen direlako, gazteei informazio osoa eman gabe. «Bide hau hartzen duten gazteei eskaini behar zaizkie finantzaketarako aukerak, aholkularitza eta jarraipena», proposatu dute.

Ez da EGK-k gazteen lan baldintzei buruz bere ardura erakusten duen lehen aldia, 2008ko krisiak gazteak «gogor jo dituela» hainbatetan ohartarazi baitu eta irtenbideak bilatzeko garatutako eta ezarritako politika publikoetan «asmo onez bada ere, batzuetan egoera areagotzen» dela azpimarratu, besteak beste langabeziarekin amaitzeko beka eta praktika kontratuekin. Azkena pasa den apirila amaieran izan zen Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Urtero bezala manifestua plazaratu zuen eskura dauden azken datuak baloratzeko eta gazteen «bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutela» salatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad