Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Animalia ugarik dute jakiak biltegiratzeko ohitura. Ehizatu edota bildutako janaria pilatzen dute, adibidez, karraskarien familiakoek, sagu eta urtxintxek kasu. Txoriek ere badute janaria ezkutatzeko ohitura. Jaki-ugaritasuneko garaietan behar baino gehiago bildu ohi dute, eskasia dagoenean ere jan ahal izango dutela bermatzeko. Geroko.

Jakina da, bestalde, gizakiok mendeak daramazkigula despentsak betetzen neguan, edo ehiza garaian, edo uzta jasotzeko prest dagoenean. Izan ere, biziraupena baldintza zezakeen biltegiratze-gaitasunak.

Horregatik, hiru bat makarroi mota desberdin, 15 azenario, lau esne brik eta bi gaileta mota ditut sukaldean gordeta. Hiru ardo botila, garagardoa, sukaldeko eta komuneko papera eta 24 arrautza ere bai, besteak beste. Saiatzen naiz zuhurtziaz hitz egiten neure buruari, supermerkatura joatean gogoan izaten jaki faltarik ez dugula. Egungo egoerak, ordea, lortzen du erosketa konpultsiboaren alde balantza okertzea.

Asmo berarekin, egunerokotasunean ere buruko ganbara bete ohi dut. Geroko, iluntze arrosa, igerileku publikoan jaten genituen izozkiak eta etxerako bidea lautada horian, etxean mozorrotzen ginenekoa, hainbeste gustatu zitzaizun kontzertu hura.

Maiz gertatzen zait, bizitzen ari naizen unea gogoratuko dudala jakitearen sentsazioa; edo erabakitzea nolabait sentsazio goxo hori gordetzea. Kolekzionisten moduan, buruan sailkatzen usain eta testurak. Zapata kaxak ere baditut argazki analogikoz beteta.

Horrela, etengabe armairuak betetzen nabil, apalak hustu, txukundu eta atzera metatzeko oroitzapenak. Zer egingo diot, bakea ematen dit. Geroko gordetako dena ikusten dut orain, eta laguntzen dit lau pareta hauen artetik ateratzen. Argi ikusten dut, denak balio izan du. Oraingoak ere izango du bere lekua. Gero.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gerokoak