Secciones
Servicios
Destacamos
Amestu dut ezagutzen ez genuen ate bat aurkitzen genuela etxean. Hori zabaltzean, korridore luzea zegoen, pare bat gela eta beste komun bat txoko txukun eta garbian. Buruan, paretaren beste aldean, lorategia zegoen, berde-berdea. Zehatz-mehatz gogoratzen dudan bakarra bertako bake sentsazioa da.
Azkenaldian ez naiz hala sentitzen. Zaila da egoera honetan. Denbora arrastaka pasatzen den egun hauetan, pentsatzen igarotzen ditut une luzeak. Barruan gordeta.
Gogoratu naiz txikitan telebistan ikusitako film batekin: 'Lorategi sekretua'. Frances Hodgson Burnett-en liburuan oinarritutako lan horretan, egoera desberdin eta zailetan hazitako hiru lagunek lorategi sekretua aurkitzen dute; bertan haziko dira, orduan, laguntasuna eta maitasuna. Gotorlekua da lorategia.
Gogorra da, ordea, goizetan leihoa zabaltzean topatzen duguna. Gotorlekurik ez da 50 metro karratuko etxe bat, izan daitekeen tokirik lasaiena bada ere.
Interneteko bilatzailea zabaltzen dut, beste egunkari-atari bat, lagunen story-ak, familiako whatsapp taldeko argazki eta bideoak. Txikitako argazkiak bidali dizkidazue. Hitz egin dugu ohitura zaharrez, zenbateraino aldatu garen, gordetzea lortu dugunaz. Batzuetan harresi baxuko gotorlekua da bakea, azkar eraldatzen den sentsazioa. Berehala ixten ditut leiho denak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.