Secciones
Servicios
Destacamos
Castillo Suarezek 'Iparraldeko neska' blogean argitaratu berri duen olerkia horrela hasten da: Bizitza karratua denean / denbora ere karratua da. / Gure begiek berehala hartzen diete neurria / etxeko paretei, / orainari.
Mundua oso handia zen, eta eskura genuen. Ohituta geunden begi-bistako dena gure egiteko aukera izatera. Esnatu gara, eta dinosauroak begietara begiratzen digu; orainak okupatzen du gela osoa. Biluztasunak janzten gaitu orain, ezin dugu ihes egin.
Gehien maite ditugunak / gureak ez diren oroitzapenak dituztela / ohartzen gara; / ezezagunak ditugula / haien isiluneak; gure zeru zatia eta haiena desberdina dela. Ez da erraza intimitatea elkarbanatzea. Ezta intimitatea sortzea konpartitu ezin ditzakegun espazioetan ere. Existitzen dena eta izateari utzi ziona, inoiz baino gertuago daude. Dena dago, ordea, urrun.
Tarteko hutsuneak betetzen lagundu dezake fikzioak, eta ez-fikziozko kulturak ere bai. Kultura eta entretenimendua ustez banatzen dituen muga horretan sakondu gabe, irakasteaz gain, konpainia egiten dute sortzaileek.
Baina haiek ere nekatu egiten dira; prekarietatea ez da bizimodu. Horregatik, bi eguneko greba digitala egingo dute euskal kulturgintzaren sektoreko eragile batzuek, apirilaren 21 eta 22an exijitzeko «premiazko neurriak hartu behar direla COVID-19aren larrialdiak eragin(go) dituen kalteei erantzuteko».
Kulturgileentzat, sormen lanek bestelako balioak partekatzen dituzte: «Kultur esperientziek eta kultur imajinarioek munduan leku bat egiten laguntzen digute, barne-mundua elikatzen digute, zentzuaren eraikuntzan laguntzen digute, geure buruaren eraikuntzan laguntzen digute, baita mundua ulertzen ere, trukea sustatzen dute, jolaserako espazioa sortzen dute, arakatzera gonbidatzen gaituzte, eta batez ere, komunitate bateko kide sentiarazten gaituzte. Hizkuntzak egiten gaitu pertsona, kulturak herritar».
Lehenagotik pitzatutako loreontzia da, hala ere, kulturgintzaren sektorea. Denbora darama ur-jarioarekin, eta loreak ihartzen hasi ziren aspaldi; muturreko baldintzetan biziraun dezaketenak gelditzen dira soilik.
Baimendu gabeko eremuetan elkar maitatzera eginen dugu. / Ibili ezin gaitezkeen parajeetan elkar ukitzera. / Maitasunak beti eginen du irautera, / ez gauden etxe batean bada ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.