Oporretara lasai joan dira ikasleak Txikipedia edukiz osatzeko erronka bete ostean. 300 sarrera berri sortzea zen jomuga eta guztira 308 egin dituzte. Kopuruaz gain, eduki aldetik ere hutsune garrantzitsua bete dute, emakumezkoen biografiak baitira, gehienak kirolarienak.
Publicidad
Ikastolen elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak Txikipedia edukiz elikatzeko erronka urtarriletik martxora bitarte garatu da, eta helburua ikasleek tokian tokiko emakumeei edo Euskal Herriko emakumeei ikusgarritasuna ematen zen Txikipedian 300 sarrera berri sortuz. Besteak beste «historiako parte diren baina gutxi ezagutzen diren edota sarean presentzia txikia duten emakumeen biografiak» dira osatu direnak, emakume kirolariei lehentasuna emanda, antolatzaileek nabarmendu duten bezala.
«Informazioaren garaian bizi garen arren, euskaraz informazioa aurkitzeko zailtasunak agerikoak dira, eta ondorioz, gure hizkuntza gutxituak sarean duen egoera ere bai. Ondare kulturalaren zabalkunderako apustua dugula esan dezakegu, eta ez hori bakarrik, gaur egungo gazteen ohituretara hurbilduz, hauek egoeraren kontzientzia har dezaten ere bilatzen baitu erronka honek», nabarmendu dute Ikastolen elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak oharrean.
Noticia Relacionada
'Nik, zuk, Guk... 300 bai?' egitasmoa bigarrena izan da, 2021eko otsailean egindakoaren ostean. Euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia areagotzeko eta parte-hartzaileen artean konpetentzia digitalaren garapena sustatzeko.
Txikipedian edukiak sortzeko ekimenean parte hartu duten Euskal Herriko 18 ikastolak: Abusu (Bilbo), Aita Larramendi (Andoain), Ander Deuna (Sopela), Andra Mari (Zornotza), Armentia (Gasteiz), Assa (Labarka), Asti Leku (Portugalete), Betiko (Leioa), Elgoibar Ikastola (Elgoibar), Kirikiño (Bilbo), Laskorain (Tolosa), Lautada (Agurain), Lizarra ikastola (Lizarra), Orio (Orio), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Nikolas (Algorta), Txintxirri (Elorrio), Uzturpe (Ibarra), Xalbador Kolegioa (Kanbo) eta Zurriola (Donostia).
Publicidad
2018ko apirilean aurkeztu zen Txikipedia, 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako entziklopedia. Wikipediaren bertsio egokitu honek bigarren pausu bat eman zuen 2021eko martxoan sakelako telefonoetara heltzean. Aplikazio haren bitartez askoren lanari esker osatzen doan entziklopedia librea ikasle gazteenen beharretara egokitzea lortu zen.
Duela hilabete batzuk 3.000 artikuluen muga gainditu zuen, horietako asko ikasleek beraiek sortuak. Ikastolen Elkartearen eta Wikilarien akordioak sustatuta hainbat ikastola izan dira emakumezkoen biografiak sortzen
Publicidad
Argitaratutako azken datuen arabera Txikipediak egunero 1.500 ikustaldi ditu batez beste. Alderaketa egitearren, 2019an 355.000 izan ziren, egunean 968. Jauziaren arrazoietako bat, irisgarritasuna areagotzea izan da Android eta iOS gailuetarako aplikazioari esker.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.