Borrar
Ikastaroan parte hartutako aktibista eta adituak, amaiera ekitaldian
Herriak indartu, hizkuntzak zainduz

Herriak indartu, hizkuntzak zainduz

Garabide elkarteak antolatutako 'Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak' aditu ikastaroa amaitu dute 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 aktibistek

Jueves, 13 de diciembre 2018, 18:20

Laugarren aldia da Garabide elkarteak 'Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak' aditu ikastaroa antolatzen duena. Irailaren amaieratik aste honetara bitarte luzatu da. Ikastaroko partaideek, euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibismoa egiten dute jada, eta 500 ordutik gorako formazioa jaso dute hizkuntzak biziberritzeko estrategietan. Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatu duten Aditu Ikastaroan 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 aktibistek parte hartu dute.

Klase ordu horien osagarri, 21 bisita didaktiko egin dituzte euskararen biziberritzearen protagonista diren euskalgintzako eragile zein instituzioetara. Guztia borobiltzeko, gainera, 20 sentsibilizazio ekintza (hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak…) egin dira herriz-herrikako biran.

Ikastaroaren itxiera ekitaldia Eskoriatzan egin dute abenduaren 12an Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Bertaratutako ehun lagunek adi entzun zituzten aurkezle lanetan aritu ziren Sisa Anrango kitxuaren eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzailearen lehen hitzak.

Halaber, munduko hizkuntza gutxituen loraldia irudikatzeko lore sorta trukaketa ere egin zuten, besteak beste, Milouda El Hankari amazigh hizkuntzaren aktibistak eta Jurdana Acasuso Azkue Fundazioko lehendakariak; Francisca Sanchez eta Felix Taruire Boliviako guarani hizkuntzaren aktibistak eta Eneko Gorri Miarritzeko euskara zerbitzuko teknikariak; eta Benedito Tui Brasilgo huni kui hizkuntzaren aktibista eta Karmele Perez HUHEZIko irakasleak.

Ekitaldiko hitzaldietan euskal hiztunak izan zituzten gogoan. «Zuek ispilu bat jartzen diguzue aurrean konturatzeko irabazten ari garela, ez bakarrik euskaldunontzat, baizik eta elkarrekin eraikitzen ari garen mundu berriarentzat», esan zuen Eneko Gorri euskara teknikariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriak indartu, hizkuntzak zainduz