Las 10 noticias clave de la jornada
Mikel Askasibar
Soziolinguistika Klusterra

Hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma sarean jarri dute

Soziolinguistika Klusterrak, Ikastolen Elkarteak eta Huhezik ikasle eta irakasleentzat bideratutako bilduma osatu dute

DV

Jueves, 16 de marzo 2023, 12:42

Soziolinguistika Klusterrak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Ikastolen Elkarteak hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma sarean erabilgarri jarri dute hartarako sortutako webgune batean.

Publicidad

Izaro Arrutik eta Sandra Prietok adin eta ikasmaila desberdinetako ikasleentzat eta irakasleentzat hezkuntza baliabide gisa baliagarri izan daitezkeen denetariko materialak bildu dituzte. Izan ere, pertsona eta erakunde askok sortu baitituzte testuak, argitalpenak edota hitzaldiak, bakoitzak bere testuinguruari eta bere beharrei egokituta. «Proiektuaren jatorrian funtsezko ideia bat dago: bere burua eraldatu nahi badu, hizkuntza gutxituaren komunitateak ezagutza soziolinguistikora sarrera bermatu behar die bere kideei», ohar bitartez azaldu dutenez.

Ildo horretan, Soziolinguistika Klusterrak ziurtatu du ezagutza soziolinguistikoaren hedapena «estrategikoa» dela euskararen biziberritzearen ikuspegitik. «Bere burua eraldatu eta bere inguruan eragin nahi duen komunitateak hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana ulertzen lagunduko dioten tresnak behar ditu. Hezkuntza norbanakoak gizarte bizitzarako prestatzeko mekanismoa den heinean, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kideok hezkuntza soziolinguistikoa jasotzea funtsezko beharra da», adierazi dute.

Soziolinguistika Klusterretik jakitera eman dutenez, hezkuntza baliabide gisa erabil daitezkeen euskararen soziolinguistikaren eremuko askotariko materialak biltzen dira web atalean. Soziolinguistika, munduko hizkuntzak, hizkuntza ekologia eta euskararen biziberritzearen inguruko eduki teorikoak eta ezagutza praktikoak lantzeko materialen erreferentziak eta estekak formatuaren, modalitatearen eta gaien arabera sailkatuta aurkezten dira. Bildumak bilaketak egiteko aukera eskaintzen du.

Arruti eta Prietok 2021eko Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietan lehen saria jaso zuten lanaren egokitzapenarekin eta 'Bat' soziolinguistika aldizkarian ere argitaratuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad