Secciones
Servicios
Destacamos
Batzuetan ikusi egiten da. Beste batzuetan, ez da begi bistakoa. Zuk, ordea, badakizu badela desberdin egiten zaituzten zerbait. Beti sumatu dituzu ezezagunen begiradak sorbalden gainean. Ikusi dituzu gurasoak seme-alabak ohartzen, kontuz ibiltzeko esaten. Ikasi duzu, hala ere, zuen errutinei heldu eta aurrera egiten.
Orain ere ikusten dituzu. Leihoetatik begiratzen dute, kalearen bestaldetik, galdetuz ezer esan gabe eta begiekin oihuka, zer zabiltzaten kalean. Ezer esatera ausartzen denik ere bada. Sarean ikusi duzu polizia zure egoera bereko ama-semeak jotzen. Noraino helduko gara?
Isiltasuna nabari da hiriko kaleetan. Oinez ari zarete elkarri eskua helduta. Hutsik dago dena, baina ez duzu nabaritu. Ez duzu bakardadea ezagutzen; hor bizi zara nolabait.
Gauza arraroa da egoera berri hau, eta hala ere, ezagun egiten zaizue. Egunerokotasuna antzematen duzue giroan. Jarraitzen duzue elkarrekin oinez, bakarrik, hitzik egin gabe. Hitzik gabe maitatuz elkar.
Badakizu posible dela bakean bizitzea. Ikusezin sentiarazi zaituztete denbora luzez, alboratuta bide bazterretara. Orain erdi-erdian zaudete, hamaika begiren aurrean. Gehienetan ikusezina denak egiten du distira egunotan.
Kexu den jendeari erantzutera ohituta zaude, gainera. Gero lotsatu egiten dira, jarraitzen dute beste aldera begira. Konpentsatzeko, Facebook-en partekatuko dituzte autismoaren espektroko nahasmena duten lagunen aldeko mezuak, nahaste horren nazioarteko egunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.