Borrar
'Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztuna' jardunaldia izango da asteazkenean Donostian

'Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztuna' jardunaldia izango da asteazkenean Donostian

Lunes, 30 de mayo 2022, 16:06

'Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztuna' izenburuko jardunaldia egingo da asteazkenean, ekainaren 1ean, Donostiako Miramar jauregian. SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak antolatu du topaketa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) HiTZ zentroaren laguntzarekin. Jardunaldia presentziala izango da eta zuzenean transmitituko da 'streaming' bidez.

Ekitaldiaren antolakuntzatik azaldu dutenez, «hizkuntzak giza adimena bultzatzen du, eta informazioa transmititzeko eta eskuratzeko modurik ohikoena eta moldakorrena da. Hizkuntza erabiltzen dugu informazioa kodetzeko, biltegiratzeko, transmititzeko, partekatzeko eta manipulatzeko».

Halaber, jakinarazi dute eskuragarri dagoen informazio digital gehiena ez dagoela egituratuta hainbat hizkuntzatan (idatziak edo hitz egindakoak), eta hori erronka bat dela informazio hori ustiatu eta prozesatu nahi duen edozein erakunderentzat.

«Beraz, hizkuntza da eta egon behar du gure ahaleginen erdigunean adimen artifiziala garatzeko, eta alderantziz. Izan ere, gaur egun, hizkuntzaren teknologia da, ziurrenik, adimen artifizialaren alorrik berritzaileena, hazkunde azkarreko inpaktu ekonomikoa duena. Zoritxarrez, European Language Equality proiektuaren emaitzek erakusten dutenez, aurrerapen teknologiko nabarmen hori ez da berdin garatzen hizkuntza guztietan. Haien artean distantzia handia dago», gaineratu dute.

Testuinguru horretan, jardunaldiaren helburua da honako erronka hauei erantzutea: nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna eta nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala; nola bihurtu sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna (berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio eredu berriak). Horretarako, herri administrazio, industria eta enpresa arloetako arduradun nabarmenak gonbidatu dituzte jardunaldira, baita esparru zientifikoko eta akademikoko adituak ere.

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Eva Ferreira EHUko errektoreak, Alfonso Ureña SEPLN elkarteko presidenteak eta Eneko Agirre HiTZ zentroaren zuzendariak parte hartuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztuna' jardunaldia izango da asteazkenean Donostian