EGK

Hurrengo bi urteak markatuko dituen batzarra

AIESEC elkartea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide berria izango da

J. A.

Lunes, 18 de marzo 2024, 13:06

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 44. Batzar Orokorra egin du aste-bukaera honetan Bilbon. Kide diren elkarteekin urtero egindako bilkura honetan, ohi bezala, pasa den urtearen memoria eta datorrenari begirako aurrekontua eta lan plangintza eta ekintza-plana. Era beran, Batzorde Iraunkorra berritu da.

Publicidad

Bilboko La Perrera eraikineko Konekta gelan izan zen Batzar Orokorrean gazteen eskubideak aldarrikatu eta defendan dituen elkarte-plataformara batu zen AIESEC elkartea.

Orain, hurrengo bi urteei begira honakoa izango da Batzorde Iraunkorreko kideen zerrenda: Presidentea Iratxe Uriarte izango da, Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundekoa; diruzaina Uxue Guarrotxena Uzturre Gazte Bilgunekoa; bokalak, bere aldetik, Antonio Dual (KaledorKayiko), Diego Muñoz (Gazteen Gurutze Gorria) eta Aitzol Olabarri (Eusko Gaztedi); eta idazkaria, Mikel Arrue (Lurgorri).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad