![Ikerketa sustatu eta laguntzeko programaren lehen deialdia](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/29/ei-kik-U2201646980085jQC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Ikerketa sustatu eta laguntzeko programaren lehen deialdia](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/29/ei-kik-U2201646980085jQC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 29 de octubre 2024, 18:21
Doktoregai, master eta graduetako azken urteetan dauden ikasleen ikerketa sustatu eta laguntzeko programaren lehen deialdia aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak. Zehazki, etorkizuneko ikergaien hasierako azterketa sustatzea, lehen hilabeteetako lana bultzatzea eta etorkizuneko ikerketa-ildoen 'artearen egoera'-ren lanketa erraztu nahi du ekimenak eta babesleen artean daude Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea eta Eusko Ikaskuntza. Agerraldian izan dira Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkiza eta programaren koordinatzaile Javier Arrieta eta, azaldu dutenez, azaroaren 22ra arte zabalik egongo da.
Programaren baitan hiru laguntza eskainiko dira 2024-2025 ikasturtean, bakoitza 2.000 eurokoa. Doktoregaiak, masterreko ikasleak edo graduetako 4. mailako eta gradu bikoitzetako 5. mailako ikasleak aurkeztu ahal izango dira, bai banaka bai taldeka.
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak azaldu duenez «2021ean Euskal Herriko unibertsitateekin sinatutako hitzarmen markoaren baitan kokatzen da lehenengo deialdi hau, lankidetza eta gure esparruko ikergaiak bultzatu eta indartzeko». Zehazki, hilaren hasieran erakundeak abiatu zuen XIX. Kongresuaren ostean aurkeztu da programa. Izan ere, «Eusko Ikaskuntzak aurrerantzean –Kongresuan definitutako ibilbide-orriari erantzuteko elkarlanak duen garrantziaren erakusle argia da, indarrak batzeko, aliantzak sendotzeko eta bidea elkarrekin egiten jarraitzeko», adierazi du Urkizak.
Javier Arrieta programaren koordinatzaileak zehaztu duenez «deialdia irekia da gaiei dagokionez, baina lehentasunezko hamahiru ikerketa-gai finkatu dira eremu anitzekoak». Era berean, «proposamenak euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez egin ahal izango dira, baina euskarak izango du lehentasuna ikerketak garatzeko hizkuntza gisa» gehitu du
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.