Ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko asmoz Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'ikerl(h)ari' izeneko bideo podcasta egingo du azaroan zehar. Lau kapitulutan beste hainbeste gai landuko dira -komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna gaiak- gonbidatu bereziekin. Gainera, Luz Esteban antropologo feminista eta Jose Ramon Etxebarria ingeniariaren ibilbideak laburtzen dituzten bi ikus-entzunezko ere ekoitzi ditu unibertsitateak.
Publicidad
Ekimena ikertzaile gazteen «ikusgarritasuna areagotzeko, elkarlana sustatzeko eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzeko» UEUk garatutako lan-ildoan kokatu dute, aurrez egindako #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileekin batera.
Unai Lertxundik egingo ditu aurkezle lanak. Tolosarra Ingeniaritza Aplikatuan doktoregaia da eta azken Ikergazteko kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea izan da. Harekin izango ziren lehen saioan, azaroaren 9an kaleratu zena, Maite Luengo, Olatz Perez de Viñaspre eta Aitor Cevidanes Komunitatea mintzagai izateko.
Ostean helduko dira azaroaren 16an Euskara mintzagai izango duena Miren Aldasoro, Jone Amuategi eta Naia Lakarekin; azaroaren 23an Zaintza ardatz izango duena Eider Saragueta eta Ander Prieto de Garayrekin eta azkena azaroaren 29an Etorkizunaz jarduteko Jone Rubio, Jon Egaña eta Aroia Burgueterekin
Bestetik, ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko helburuarekin, bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso dituzte dokumental labur bitan, UEUkideak biak. Egun hauetan ikusiko dute argia:
Publicidad
Bira produkzioaren laguntzarekin egindako Ikerl(h)ari bideo-podcasta eta ikus-entzunezkoak kusgai eta entzungai izango dituzue plataforma desberdinetan: Youtube kanalean, PeerTube kanalean, Ivoox-en eta Spotify-n.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.