J. Agirre
Viernes, 12 de abril 2024, 12:25
«Esker onez» jaso zuen atzo Iñaki Martínez de Luna soziologo eta soziolinguista arabarrak Eusko Ikaskuntzak emandako Manuel Lekuona 2023 saria. Gasteizen bizi izan zuen haurtzaroa gogora ekarri zuen, gaztelaniaz hitz egiten zuen garaikoa, bai eta nola aurkitu eta ikasi zuen euskara bere gaztaroan. «Joan den mendeko 70eko hamarkada euskararen indarberritze-aroa izan zen, lehenik herri-gogoak bultzatuta eta geroago bulkada instituzionalarekin», adierazi duen. Bere ustetan, egungo baldintza berriek «euskararen egoera aztertzea» eskatzen dute, gizartearen erronka nagusiei erreparatuko dioten estrategiekin berrabiarazteko, hala nola globalizazioa, migrazioak edo eremu digitala.
Publicidad
Abel Ariznabarretak, José Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakariak, epaimahaiaren erabakia irakurri ostean hartu zuen hitza Ana Urkizak, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak. Martínez de Lunaren argazki «gizatiar eta intelektuala» atera zuen bost alderdi nabarmenduz: euskararekiko konpromisoa, bere ibilbide osoan zehar izan duen bokazio berritzailea, erakundeen eta proiektuen sustatzaile gisa egindako lan nagusiak, Eusko Jaurlaritzari atxikitako soziologo gisa egindako lan profesionala 1982tik erretiroa hartu zuen arte, eta irakaskuntzan mende laurden baino gehiagoan egon izana UPV/EHUn. «Begirada zabaleko intelektual bat, hizkuntza-egitateaz ikuskera integrala duena. Gaur egungo euskal soziolinguistikako eragile nagusietako bat, teorialari eta ikertzaile gisa. Hizkuntzaren alorreko lider eta bultzatzaile bat. Eta, gainera, erreferente baliotsua da Euskal Herriaren aurrerapen sozial, zientifiko eta kulturalaren alde lanean dihardugun guztiontzat», definitu zuen soziologoak 2023ko Manuel Lekuona Saria jasotzeko merezimenduak laburbilduz.
Era berean Ramiro Gonzálezek, Arabako diputatu nagusiak, Araban euskara biziberritzeko egindako ekarpena ekarri zuen gogora, 1980an euskara ulertu eta erabiltzeko gai zirenen kopurua (%4) eta egungoa (%50) alderatuz. «Euskaltzale amorratua da», azpimarratu zuen, «errealitateari buruzko ikuspegi zabal eta sakonarekin lan isil, apal eta etengabea» eginaz, «beti errespetuz».
Alor ezberdinetako (kultura, elkarte, hezkuntza eta instituzio) hainbat pertsona ezagun izan ziren Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Jone Berriozabal Erakundeekiko Harremanetarako diputatua, Gorka Urtaran Gizarte Politiketarako diputatua eta Beatriz Artolazabal alkateordea.
Halaber, ekitaldian proiektatu den ikus-entzunezko baten bidez, euskalgintzako erakundeetako kide askok sariduna zoriondu zuten: Bat Aldizkaria (Estibaliz Amorrortu), Soziolinguistika Klusterra (Olatz Altuna, Imanol Larrea, Belén Uranga, Asier Basurto, Olatz Bengoetxea, Maialen Iñarra, Paula Laita, Isabel Godinez, Pablo Suberbiola), EHUko Gabriel Aresti Katedra eta Jakin Aldizkaria (Patxi Juaristi), Euskaltzaindia (Roberto González de Viñaspre), Gasteizko GEU Elkartea, EHU (Gidor Bilbao), Lazarraga Elkartea (Iñaki Lazkano), Mintza Lasai (Oihana Zamponi eta Uhaina Azpeitia), Topagunea (Jasone Mendizabal eta Irati Iciar), Tokikom (Iban Arantzabal, Mikel Irizar), UEU (Ane Sarasua) eta Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2023ko edizioaren irabazle Beñat Garaio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.