

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 10 de enero 2019
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakteriak osasunerako mehatxu nagusietako bat dira gaur egun. Zenbatespenen arabera, 2050erako, urtean hamar milioi pertsona hil litezke antibiotikoekiko erresistenteak diren bakteriek eragindako infekzioen ondorioz. Europar Batasunean, urtean 33.000 pertsona hiltzen dira arrazoi horrengatik.
Eta horren arrazoia ez da bakarrik antibiotikoen erabilera okerra. Izan ere, ingurumenean gero eta antibiotiko eta degradazio produktu gehiago dago kontzentraturik, eta horrek ondorio larriak ditu. Gai horri buruzko ikerketa egingo dute egingo dute hain zuzen Neiker-Tecnalia nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundeak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Basque Centre for Climate Change zentroak (BC3), «antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeari eta horrek ingurumenaren eta gizakien osasunerako duen arriskuari» buruzko proiektua zuzenduz.
Ohar baten bidez azaldu dutenez, antibiotiko eta degradazio produktuen kontzentrazio gero eta handiagoak «presionatu egiten ditu bakteriak, eta bateriok antibiotikoekiko erresistentzien geneak sortzen eta barreiatzen dituzte. Antibiotikoekiko erresistentzia gene horiek ingurumeneko bakterietatik giza patogenoetara heda daitezke, eta horrek berekin dakar tratamendua zailagoa bihurtzea edo tratamenduak gero eraginkortasun txikiagoa izatea».
Garrantzi handiko gaiaren inguruko «ikerketa zientifikoa eta ezagutzaren transferentzia» sustatzeko eta gidatzeko, hiru erakundeek hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez 'Joint Research Lab on Environmental Antibiotic Resistance' (JRL) izeneko egitasmoa bultzatuko dute. Egitasmo horrek Euskadin arlo honetan egin den ikerketa integratuko du, «eraginkortasuna ziurtatzeko eta emaitzen gehieneko inpaktua bermatzeko». Egitasmoa Euskampus Fundazioaren barruan sortu da, hiru erakundeok jakinarazi dutenez.
Horrela, JRL egitasmoko talde guztien ikerketa jardueren aztergaia honako hau izango da: suspertzen ari diren kutsatzaileak diren aldetik, antibiotikoek, erresistentzia geneek eta elementu genetiko mugikorrek ingurumenean duten presentzia. Aurreikusitako beste jardute eremu bat izango da antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeko jardunean inplikatuta egon eta hazten ari diren kutsatzaileen mapen lanketa.
Neiker-Tecnaliak teknika biologikoak garatuko ditu antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeko arriskua monitorizatzeko. Gainera, Neikerrek egitasmo honetan egingo dituen jarduketak Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020 Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira; elikaduraren eta gastronomiaren balio kate seguru, osasungarri, berezi eta iraunkorra garatzea sustatzen da plan horren bitartez (gizarte, kultura, ekonomia eta ingurumen aldetik).
Horretarako aurreikusi da suspertzen ari diren kutsatzaileen inpaktua diagnostikatzeko tresnak garatzea, ingurumen osasuna hobetzeko estrategiak lantzea, ingurumen faktoreei buruzko ikerketa saiakuntzak egitea eta antibiotikoekiko erresistentzien arazoari buruzko dibulgazio, transferentzia eta prestakuntza jarduerak martxan jartzea.
Aurreikusten diren ekintzen artean nabarmentzen dira EHUren masterretan antzeko ikerketa ildoak lehenestea, ikerketa proiektuak gidatzea, doktore tesiak sustatzea, sortutako ezagutza eta teknologia gure inguruko enpresa sarera transferitzeko bideak bilatzea eta ikerketa babestera bideratutako funts publikoen finantzaketa erakartzea, bereziki tokiko laguntza programen bitartez eta Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren deialdien bitartez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.