

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Miércoles, 7 de octubre 2020
Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du Baionan: Euskara eskuz esku. EEE-ren helburua da euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso eta EEEren zuzendariak azaldu du «EEE tresna digitala Iparraldeko euskaldun alfabetatuari zuzendua zaiola nagusiki, euskara batua erabili nahi duenari, hala nola irakasleak, ikasleak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, harago Euskal Herria osoan edo diasporan, gai horretaz interesa duen edonori».
Aurkezpenean parte hartu dute, baita ere, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Yves Ugalde Baionako Udaletxeko kultura auzapezordeak. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) %65eko dirulaguntza jaso du.
Tresnaren sorreran dago euskara batuaren erabilera kaxkarra Iparraldean. Ipar Euskal Herrian gutxi edo gaizki ezagutzen dute, eta sarritan tokiko hizkerekin nahasten da, eta beste batzuetan ez dakite noiz erabili behar den eta nola. Hortaz, hori dena argitu nahi duenari lagungarri egingo omen zaio EEE.
Euskara eskuz esku (EEE) proiektuak Ipar Euskal Herriko hiztunei hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen duen euskara batuaren hedatzeko tresna linguistiko berria ematea du helburu. Euskarri horrek Euskaltzaindiak ematen dituen gomendioak eta arauak proposatzen ditu artikulu errazen bidez, Ipar Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunari dagozkionak azpimarratuz. Hizkuntza idatziari eta ahozkoari lotuak diren eremu guziak aurkezten ditu: ortografia, morfosintaxia, hiztegigintza, fonetika eta fonologia, onomastika. Euskara batua eta Iparraldeko euskalkien egoeraz, dialektologiaz, literaturaz... artikuluak irakur daitezke.
EEEn 123 arau landu dituzte. Arauen aurkezpenean Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira, esan nahi baita adibideetan euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten direla. Gainera, euskara batua Ipar Euskal Herriko hizkuntza-testuinguruan kokatzeko, euskarri batzuk kontsulta daitezke EEEn: lekukotasun-bideo, ahoskeraren audio-grabazio, artikulu batzuk...
Bestalde, erabiltzaileak zalantzak edo galderak baldin baditu, zuzenki idatz dezake eta Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuaren bidez berehalako erantzun pertsonala eskuratuko du.
EEE ondoko iturrietan oinarritzen da: Euskaltzaindiak 1994tik argitaratzen dituen arauak; Euskaltzaindiaren Hiztegia; Euskara Batuaren Eskuliburua; eta Euskal Onomastikaren Datutegia. Halaber, EEE landu duen lantaldea zazpi lagunek osatzen dute: Jean-Baptiste Coyosek (zuzendaria); Isabelle Duguinek (ikertzailea) eta aholkulari lanetan ibili diren Andres Alberdik (euskaltzain urgazlea), Jean-Louis Davantek (euskaltzain osoa), Txomin Peillenek (euskaltzain osoa), Xarles Videgainek (euskaltzain osoa), eta Allande Socarrosek (euskaltzain urgazlea).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.