

Secciones
Servicios
Destacamos
Irati Iciar (Oñati, 1975) izango da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartuta. Iciar Zuzendaritza Batzordeko kidea da 2019tik eta orain kargua hartuko du Ermuko Izarra Centerren erakundeak duen batzarrean. Ez da ez elkartegintzan ez euskararekin lotura duten ekimenetan lehen ardura kargua duena, oñatiarrak ibilbide luzea baitu eragilegintzan. Maiz azaldu du bere burua «Oñatin jaiotako gasteiztar» gisa eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide aktibo izan da urte luzez.
Hala, 2018tik Gasteizko Geu euskara elkarteko Lehendakaria da. Are lehenagokoa da Udako Euskal Unibertsitatearekin duen harremana. 1997tik Historia Sailean parte hartu du -Historia ikasketak egin zituen UPV/EHUn; 2017an Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu titulua lortu zuen eta 2021ean UPV/EHUko Hizkuntza Plangintza (HIZNET) espezialista titulua ere-, sailburu ere izan zen 2000-2002 tartean UEUn lanean hasi zen arte. Ordutik Udako Ikastaroen arduradun eta Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea da.
Horretaz gain, 2021etik euskalgintzan ari diren beste gainerako erakunde, elkarte eta abarrekin esperientziak komunean jartzea eta iradokizunak eginez, nondik norakoak elkarrekin bideratzen joatea helburu duen Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kide da. Elkartegintzan egindako lan luzeaz gain, hedabideekin ere kolaboratu izan du Iciarrek, besteak beste Alea aldizkarian, hainbat artikulu idatzita.
Amonarrizek euskalgintzak azken urteetan lortutakoa azpimarratu du albistearen berri emateko bideoan eta «ikaragarria» dela nabarmendu du. «Hortik abiatu behar dugu, seguraski Europako hizkuntza gutxien artean biziberritzearen aldeko mugimendu sozial gutxi dago. Hemen egin dena ikaragarria izan da». Hori bai, «mugatua» ere dela nabarmendu du eta «indartzen eta profesionalizatzen» joan bada ere, «beso tekniko oso potente bat dugu» dio bideoan, «gihar soziala» gehiago aktibatzera deitu du. Hori egiteko momentu oso «konplikatuan» gaudela iritzi du lehendakari ohiak «joera atzerakoia» dagoelako eta horrek hizkuntzak «bete-betean» jotzen dituelako, besteak beste, «oldarraldi judizialak» erakusten duen bezala.
Bere aldetik, Iciarrek «poza» azaldu du, baita «ardura» eta «bertigo» puntu ba ere. «Kikeren ordezkoa naiz, ondorengoa, eta oso handia da bera». Ibilbidea oroitzeko ere baliatu du aukera eta egindakoak, batez ere Gasteizko Geu elkartean, «periferiako» ikuskera hori emango diola, oso interesgarria deritzona.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.