Borrar
Gorka Estrada
«Irulegiko eskuak historian beste modu batera kokatzen gaitu»
Ana Urkiza | Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

«Irulegiko eskuak historian beste modu batera kokatzen gaitu»

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 2 de abril 2023, 09:22

– Lehen emakume lehendakaria izan zara, nolakoak izan dira hiru urte hauek?

– Lehendakari izendatu nindutenean galderetako bat izan zen eta orduan nabarmendu nuen modu naturalean heldu zela Eusko Ikaskuntza erakunde modernoa delako. Orain arte emakumezkoek egiten zuten lana kontuan ez hartzeko joera bat izan dugula uste dut, baita emakumeak bere burua ez zuela leku horietan ikusten. Gizarteak ikusi du hori ez dela naturala, emakumeak gizonezkoak bezala eremu ezberdinetan lana egiteko eskubidea behar duela

– Zein balantze egiten duzu?

– Indartsu ikusten naiz, lan handia egiten ari garela uste dut. Tartean Covid-19a egokitu zaigu eta ohiturak errotik aldatu dira. Lehen Kontseiluarekin, talde eragilearekin edo bazkideekin bilerak modu presentzialean egiten genituen eta dena online egitera moldatu behar izan dugu. Gabezia hori nabaritu dut eta orain berreskuratzen ari gara. Baina lanean berdin-berdin jarraitu dugu, lau urte hauetarako markatutako programarekin aurrera goaz eta ez zeudenak ere sartu ditugu. Mugak badaude baina lana hori da, mugei aurre egitea.

- 2024an egingo du Eusko Ikaskuntzak mende honetako lehen kongresua izango da

- Bai, udazkenean izango da. 2022ko martxotik ari gara lanean eta jorratuko den gaia Itun Soziala da, 'Herri Itunak jendartearen eta lurraldearen kohesiorako' lelopean. Azken boladan leku askotan aipatu da itun sozialen beharra eta guk 'k' erantsi diogu iruditzen zaigulako Eusko Ikaskuntzak bere horretan itun bakarra ezin duela prestatu. Horretarako denbora gehiago eta ekintzailetza zabalagoa behar da. Guk lanean ari garen gaiei buruzko itunak eskaini ditzakegu, besteak beste aniztasuna, euskal hezkuntza, kultura eskubideak edo lurralde oreka. Hauetan lanketa zabala egin dugu, proposamen bat dakarte eta adostasun maila handi batekin esperimentazio eta kontraste fasetik pasatu dira.

– Zein izango dira lan ildo-nagusiak?

Hiru ardatz izango ditu: jendartea, lurraldea eta ongizate eta sozio-ekonomiaren eredu berria eskaintzea. Lehen bietan lanean ari garen proiektuen baitan egindako proposamenak aurkeztuko dira eta azkenean lanketa irekiagoa izatea nahi dugu, Europako edo munduko eredu ezberdinak ezagutzera ematea da asmoa eta 2025etik aurrera lanketarekin jarraitzeko. Gainera lurraldetasuna presente egotea ere nahi dugu, bai parte hartzearen aldetik zein ikuspegi aldetik ere.

Mende berriko lehena izango da eta berezia izatea nahi dugu. Batetik, momentuak eta hemendik aurrera presentziala eta online uztartzea eskatuko duelako, baina baita parte-hartzeari dagokionean. Bai prozesu osoari dagokionean eta bai kongresuan bertan. Ez dugu irudikatzen argazki bat emango den une bat izatea, irekia izatea nahi dugu bertan ere erabakitzeko eta parte-hartzeko. Komunikatiboki ere ezberdina izatea nahi dugu, albistea emate hutsa gainditu eta adituen hitzak eta iritziak jasotzera pasaz aurrez, bitartean eta gerora. Kongresuak iraungo duen denboran

- Euskal kulturatik zerk erakartzen zaitu gehien kontsumitzaile bezala?

- Diziplina arteko batura plazer hutsa da niretzat. Harridura da, ez gaudelako hori ikustera ohituta. Hori da baloratzen eta txalotzen dudana. Junkeraren azkenekoa datorkit burura: musika dantza, aktoreak... Dena uztartzeko gaitasun hori, jende anitza batzea eta gaiaren ikuspegi ezberdinak daudela ikustea, interpretatzeko eta sentitzeko oso modu ezberdinak daudelako. Hibridotasun hori da txalotzen ari naizena, aniztasunaren kontzeptua guztiz bat nator bai kolore aldetik zein adierazteko modutik.

- Nola baloratzen duzu Irulegiko eskuaren aurkikuntza?

- Herri bezala puntu ahulagoan geunden eta autoestimurako oso garrantzitsua izan da. Pandemia ostean gizarte bezala izan ditugun zalantza handi askori arnasa ekarri die. Gainera, mapan eta, batez ere historian, beste modu batera kokatzen gaitu, ikerketa lerro izugarria ireki du bai garenari eta bai hizkuntzari begira eta beste irakurketa bat egitea ahalbidetuko digu hizkuntza eta herri bezala. Nafarroan izateak ere badauka bere indarra, euskara ikusten den eran eta neurrian ikusten delako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Irulegiko eskuak historian beste modu batera kokatzen gaitu»