![Jakintza sustatzeko zazpi unibertsitateen hitzarmena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202110/07/media/cortadas/eusko-ikaskuntza-krvB-U150769936338f6B-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Jakintza sustatzeko zazpi unibertsitateen hitzarmena](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202110/07/media/cortadas/eusko-ikaskuntza-krvB-U150769936338f6B-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 7 de octubre 2021
Eusko Ikaskuntzak ezagutza sustatzeko lankidetzarako esparru hitzarmena sinatu du Euskal Herrian diharduten zazpi unibertsitateekin. Akordioak talentua bultzatuko du, prestakuntzaren eta ikerketaren bidez, arreta berezia eskainita euskal kultura eta hizkuntzari. Xedea ezagutza sustatzera bideratutako lankidetza esparrua eratzea da, bereziki euskal kultura eta hizkuntzari dagokionez. Sinaduran «talentua bultzatzeko eta helburu hori lortzen laguntzen duen guztia partekatzeko» borondatea adierazi dute.
Eskainitako hitzaldietan, errektore eta unibertsitateetako ordezkariek hitzarmenaren aukerak nabarmendu dituzte, «gizartea pertsonen prestakuntza integralaren bidez eraldatzeko eta ezagutza sortu eta transferitzeko».
Eusko Ikaskuntza mota eta lurralde guztietako erakundeekin egiten ari den aliantza eta lankidetza sarean sartu du hitzarmena Ana Urkizak. Bere iritziz, horretarako gaitasuna ematen dio bere kokapen eta ibilbide historikoak, erakundeen eta pertsonen arteko zubi gisa.
Ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitatekoa, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitatekoa, Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikokoa, Alfonso Sánchez-Tabernero Nafarroako Unibertsitatekoa, Ricardo Mairal Usón UNED Urruneko Unibertsitatekoa eta Ernesto Expósito Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako lehendakariordea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.