Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Uxue Alberdik María Sánchez-en (Córdoba, 1989) olerki batzuk euskaratu ditu. 'Cuaderno de campo' liburuko lau poema ekarri ditu euskarara, eta grabatu dute, baita ere, horien audio bertsioa. Armiarmaren web orrian daude irakurgai.

'Aitari gutuna', 'Amari gutuna', 'Etxe hau animaliaz eta ez desolazioz bete zedin egin zenuena' eta 'Idazten dut habia ez bular ez haragi ez zeru' dira 'Euskarari ekarriak' atalean argitaratu dituzten poemak. Idazle eta albaitaria da Sánchez, Córdobako herri batean hazitakoa, baserri giroan. La Bella Varsovia argitaletxeak kaleratutako liburu horretan, hain zuzen, landa eremua aldarrikatzen du andaluziarrak, abeltzain, albaitari eta nekazarien lana, herri txikietan bizitzen jarraitzeko eskubidea, eta horiek gordetzen duten historia ere zaintzekoa.

Literaktum-en 2019ko edizioan izan zen Sánchez, eta bertan azaldu zuenez, bere buruaren aurkezpen gisa funtzionatzeko moduan sortu zuen lehen liburu hura. Ez da autobiografia bat, baina bai bere bizitzaren nolabaiteko isla.

Gero idatzi zuen 'Tierra de mujeres' (Seix Barral, 2019) saiakera liburua, landa eremuko emakumeek bizi izandako zapalkunde eta ikusezintasunean sakontzen duena, eta Susan Fenimore estatubatuarraren 'Diario rural' saiakera liburuaren gaztelaniazko itzulpenaren hitzaurrea ere bai, besteak beste. Naturaren inguruko idazleen artean aitzindaria da Fenimore, nahiz eta ez den agertu ohi erreferentziazko liburuetan.

Gogoratzen naiz Sánchezek martxoaren 8aren harira idatzitako testuarekin. Bertan nabarmentzen zuen landa eremuko andreen batasunerako beharra, seme bakarraren ahizparena, emaztea, biloba, beste baten alaba soilik denarena. Itzaletan bizi direnena, eta zama daramatenena, ezeren jabe izan gabe, arduradun direnena.

Pentsarazten dit ustezko euskal gizarte matrilinealean, edo matriarkalean edo dena delakoan. Gurasoak zaintzen dituzten andreetan, baserriko jabetza-paperetan inoiz agertu ez direnetan, sagardotegietara joaten ez zirenetan, baratza landu eta abereak zaindu ondoren etxeko komuna garbitzen zutenetan, oraindik ere euren lana errekonozitu ez zaienetan.

Laguntzarik gabe, mendez mende ondu dute lurra, eta orain badakigu hazi gaitezkeela nahi dugun noranzkoan. Inor ez zaie ari begira, baina San Jose loreak hazi dira gurean. Bizitzak beti egiten du aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Jose loreak