Tokikom

Katalana eta galegoa ere eskuragarri itzulpen automatikoko aukeretan

Lehenik «modu esperimentalean» probatu ostean, gerora beste hainbat toki komunikabideren webguneetara zabaltzen joan da

J. A.

Martes, 4 de febrero 2025, 13:17

«Gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, hurbiltzeko aukera izan dezaten», TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen sarearen webgune eta plataforman itzulpen automatikoko aukeretan katalana eta galegoa ere eskuragarri daude, ohar bitartez jakinarazi dutenez. Honen bitartez albisteen titularrak eta sarrerak automatikoki itzuliak irakurri ahalko dira, lehendik gaztelerara, frantsesera eta ingelesera egiten zuen bezala

Publicidad

Lehenik Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan jarri zen martxan 2024ko maiatzean «modu esperimentalean» eta gerora beste hainbat toki komunikabideren webguneetara zabaltzen joan da. Hala, egun 28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus eta Txintxarri.eus webguneetan topa daiteke.

Itzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea, «euskarazko komunikabideak garelako eta halaxe jarraitu nahi dugulako», baina bai eskaini nahi izan zaie laguntza txiki bat. «Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan», azaldu du TOKIKOMeko Komunikazio eta IKTen zuzendaria den Joxe Rojasek.

Gainera, TOKIKOMek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere «gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko».

«Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko liluran jausi gabe», esan du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad