Yasmina Hernández
Domingo, 30 de marzo 2025, 11:57
Teknologiak garrantzi handia du Euskadiko gazteen bizitzan, haien garapenean eta jarreran eragina duelako. Save the Children erakundearen arabera, 11 urte baina gehiago duten euskal nerabeen %81,5ek erabiltzen dute internet normalean. Horregatik, hezkuntza digital arduratsua beharrezkoa da haien segurtasuna bermatzeko. Erakundeak dioenez, internetera sarrera goiztiar eta etengabeak, prestakuntza egokirik gabe, arriskuan jartzen ditu haur eta nerabeak, eduki kaltegarriak kontsumitu ditzaketelako, jende ezezagunarekin harremanetan jarrri edo faltsuak diren albisteak identifikatzen ez dakitelako.
Publicidad
Era berean, Unicef-en 'Teknologiaren eragina gaztaroan Euskadin' izeneko ikerketak gurasoen gainbegiratze-maila baxua nabarmentzen du. Halaber, menpekotasun edo erabilera tasak kezkagarriak direla adierazten du ere, batez ere sare sozialetan eta bideojokoetan, eta horrek 3tik 1 eta 5etik 1 nerabeengan eragina izan dezakeela. Beraz, etorkizunari begira, teknologiaren eragina kudeatzeko, arazo hauek kontutan hartu beharko lirateke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.