Borrar

Inposatutako geldiune honetan, ozen entzun dezaket nire baitako bakarrizketa. Neure buruarekin borrokatzen naiz erlatibizatu ahal izateko bizi dugun egoera. Hau ere pasako da. Arinago sentitzen naiz.

Kontua da dena berria dela, eta hala ere, gogorarazten didala betiko kondaira zaharra: suma dezaket bakardadearen mamua ate azpitik etxera sartzen. Bakardadea antropomorfikoa da. Hartu dezake edozein forma, eta hala ere, beldugarriena iruditzen zaigunarena hazten da gure buruan, itzal-joko makabroaren modura. Konpainia argi izpi distiratsua da horren aurka. Baina ezin dugu elkar ikusi.

Lanetik bueltan, irudi horri bueltaka, konturatu gabe heldu naiz bizikleta lotzen dudan plazara. Igeldoko Esnea saltzen duten makina horretan norbait ari da hiru bat litroko botila betetzen -duela bi egun arte zabalik zeuden-. Jarraitzen dut amarekin telefonoz hizketan. Lasai omen dago amona, eta horrek lasaitzen nau ni. 96 urterekin ezer ez da erraza.

Telefono bidezko elkarrizketak dira lehen ematen genituen paseo eta laztanak. Kalea hutsik dago, eta bare sentitzen banaiz ere neguko arratsalde epel honetan, garbitasun honek ez du guztiz naturala ematen.

Txirringatik jaitsi naiz. Telefonoa eskegi dut. Lotu dut betiko hutsunean. Buelta eman eta, nolakoak diren gauzak, laguna ikusten dut esne-botila beteko zain. Amalia!!!!!!!!!!! Andoni!!!!!!!!! Oihu egin diogu elkarri, 'western' filmetako pertsonaien arteko distantzia mantenduta gure artean. Clint Eastwood eta John Wayne gara, Donostiako kale hutsean. Intimitatea eraldatzen ari da egunotan.

Hamar bat minutuz hitz egin dugu, eta etxera iristean, pisukideari kontatu diot ikusitakoa. Berak ezin du atera lanera. Ordez, musika jartzen du eguerdian, eta bizilagunekin batera egiten du dantza, sukaldatu bitartean. Elkarrekin egoteko forma berriak irudikatu ditugu, eta hau guztia pasatzean ere, gurekin geratuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konpainia forma berriak