Borrar
Urgente Cortada la N-121A por una colisión entre dos camiones
Lander Crespo klima-aditua, agerraldian.
Lehen aldiz neurtu du Korrikak karbono isurketa

Lehen aldiz neurtu du Korrikak karbono isurketa

Gehienen jatorria, %69, garraioa da eta, hauen baitan %74a amaiera-egunean gertatu zen, ondorioztatu du Lander Crespo klima-adituaren ikerketak

J. A.

Jueves, 31 de octubre 2024, 11:58

Lehenik neurtu eragina jakiteko, datuak eskuan izanda neurriak diseinatu eta, hala, eraginkorrak izatea lortu. Eskema hori jarraituz burutu du AEK-k azken ekimena, Korrikak edizio bakoitzean dituen isurketen azterketa egin. Gehienen jatorria, %69, garraioa da eta, hauen baitan %74a amaiera-egunean gertatu zen, «batik bat egun horretako desplazamenduek sortua». Horiek eta bestelakoak azaleratu ditu Lander Crespo klima-adituak ISO 14067 arauari jarraituta eta bizi-ziklo osoa kontuan hartuta egindako ikerketak. Helburu nagusia hurrengo edizioetarako emisioak murrizteko moduak topatzea dela aurreratu zuen Ane Elordik, Korrika arduradun nagusiak.

Lander Crespo kliman adituak master-amaierako lanean aztertu du eta orain emaitzak gizarteratu ditu. Horren arabera, amaiera-ekitaldiak sortu zuen isurketa gehien 23. Korrikan, «orduan bildu zelako jende-kopururik handiena» eta izan zirelako joan-etorri gehien. Ikerlaneko datuek diote emisioen %69 inguru erregai fosilen bidezko ibilgailuek eragin zutela, eta, horietatik, amaierako ekitaldia ikustera joan ziren partaideen garraioak bota zuela isurien %74. Are gehiago, amaierako ekitaldiak isuri guztien %55 ekarri zuen, garraioak sortu zuelarik kopuru horren %92, batez ere ibilgailu pribatuak eta autobusak. «Bidaia luzeak eta milaka parte-hartzaile bildu zirenez, amaierako ospakizunak, garraioa zela-eta, eragin handia utzi zuen ingurumenean, Korrikaren gainerako ekitaldiek baino askoz nabarmenagoa», nabarmendu zuten.

Horren aurrean, ikertzaileak proposatu du garraioaren erabilera optimizatzea eta salmenta-produktuen ingurumen-inpaktua txikitzea, izan ere salmentarako produktuek (arropa esaterako) isurien % 19 sortu zuten. Crespok, bide batez, antzeko ekitaldien karbono-arrastoak alderatu ditu. Haren hitzetan, KORRIKAk besteek baino askoz ere partaide gehiago izanik ere —milioi bat inguru—, New Yorkeko, Madrilgo eta Sevillako maratoiekin konparatuta —59.000, 34.000 eta 12.500 parte-hartzaile, hurrenez hurren—, beheko postuetan agertzen da kutsatze-mailan.

Crespok azaldu zuen beste faktore batzuk aldiz ikerketatik kanpo geratu direla: elektrizitatea, azpiegituren muntaketa, ur-kontsumoa, Korrika Kulturalen barruko ekitaldiak, web-orriaren zein mugikorretarako aplikazioaren kudeaketa, eta publizitatearen, bideoen eta abestien prestaketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehen aldiz neurtu du Korrikak karbono isurketa