

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 1 de noviembre 2022, 16:07
EAEko lehen sektoreko establezimenduek hobetzen jarraitu dute IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduei dagokienez. Eustaten datuen arabera, gaur egun % 77,8k ordenagailua dute, % 68,1ek posta elektronikoa, % 73,4 internetera konektatuta daude, eta % 93,2k sakelako telefonoa erabiltzen dute.
Ehuneko horiek, 2019an, % 76,4, % 63,2, % 73,1 eta % 91,6 ziren, hurrenez hurren. Gainera, 2022an, sarean % 7,7 daude web-orri bidez, eta % 10,6k egiten dute merkataritza elektronikoa, eta 2019an % 7,8 eta % 5,4 ziren, hurrenez hurren. Sektore horretan sartzen dira, zehazki, nekazaritza, arrantza, abeltzaintza eta basogintza.
Hobekuntza bistakoa bada ere, lehen sektoreko establezimenduak, telefono mugikorrean izan ezik, oraindik urrun daude Euskal AEko ekonomiaren gainerako sektoreetatik 2022an; izan ere, batez beste, horietan ordenagailuen eskuragarritasuna (% 94,2), posta elektronikoa (% 91,6) edo Interneterako sarbidea (% 92,8) handiagoak dira. Web-orria duten edo merkataritza elektronikoa egiten duten enpresei dagokienez, sektore guztien batezbestekoa % 52,8 eta % 27,4 da, lehen sektorean web-orria dutenen % 7,7tik eta merkataritza elektronikoa egiten dutenen % 10,6tik oso gainetik.
Hiru urtez behin egiten den 'Informazioaren Gizartearen Inkesta –IGI–. Lehen sektorea'-ren datuen berri emateko zabaldu duten oharrean diotenez, «sektore honetako erabilera-ehuneko txikiago horien azalpena establezimendu gehienen tamaina txikiagatik izan daiteke (% 86 dira 2 langile edo gutxiagokoak), eta horrek zaildu egiten du horietako askok ekipamendu horiek eskuratzea».
Hala, egoera oso desberdina da establezimenduen tamaina kontuan hartuz gero. Euskal AEko lehen sektoreko 10 langile eta gehiagoko establezimenduek, web-orrietan izan ezik, gainerako jarduera-sektoreen antzeko IKT ekipamenduak dituzte. Tamaina horretako lehen sektoreko establezimenduen artean, ordenagailua dute % 95,7k, posta elektronikoa % 90,5ek, Internetera sartzen dira % 94.2 eta denek dute mugikorra. Guztiarekin ere, web-orria izatea edo merkataritza elektronikoa egitea % 29,1 eta % 19,4tan dira, hurrenez hurren, eta ehuneko horiek sektore guztien batezbestekotik urruti daude.
Ehunekoak, gainera, oso ezberdinak direla nekazaritzako enpresen eta arrantzakoen artean. Arrantzaren arlokoak hobeto daude alde horretatik, baina oso eragin txikia dute ehen sektorearen guztizkoan, % 4 baino ez baitira.
Nekazaritza-sektorean, teknologia horien erabilgarritasuna % 92,9koa da telefono mugikorrean, % 77,3koa ordenagailuetan, % 67,5ekoa posta elektronikoan eta % 73,0koa Interneten. Arrantza-sektoreko enpresetan, berriz, portzentaje horiek % 100era igotzen dira telefono mugikorrean, % 91,3k ordenagailuak dituzte, % 82,1ek posta elektronikora jotzen dute, eta % 82,8 Internetera konektaturik daude. Web-orriak, bestalde, nekazaritzako establezimenduen % 7,4k eta arrantzako establezimenduen % 16,0k dituzte, eta merkataritza elektronikoa, berriz, % 10,4k eta % 17,4k egiten dute, hurrenkera berean.
Alde horiek ez dira jardueragatik soilik gertatzen; ustiategien tamainak ere badu eraginik. Nekazaritza-sektorean ia establezimendu guztiak (% 98,9) 10 langile baino gutxiagokoak dira, baina arrantza-sektorean banaketa handiagoa dago 10 langile baino gutxiagoko enpresen (% 63,1) edo 10 eta gehiagokoen artean (% 36,9).
Interneterako sarbidea duten establezimenduei dagokienez, % 81,4k konexio finkoak dituzte, eta % 97,1ek konexio mugikorrak. Lehendabizikoen artean, Kablea (zuntz optikoa) nabarmentzen da, % 50,8; ondoren, ADSL lineen erabilera, % 38,0, eta Beste konexio finko batzuk, % 5,4. Azken horien artean, arrantza-sektorean, satelite bidezko hari gabeko teknologien erabilera nabarmentzen da.
Azkenez, lehen sektoreko establezimenduen % 92,9k izapide edo zerbitzuren bat egin du Administrazio Publikoarekin Internet bidez 2022an. Izapidetze hori zuzenean egin daiteke, % 48,0, eta hirugarrenen bidez (aholkularitzak...), % 76,1. Sektore horretako 10 langile edo gehiagoko establezimenduak soilik kontuan hartuz gero, ehuneko hori % 95,4ra igotzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.