

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 27 de enero 2022, 13:15
Inguratzen gaituen ekosistemak guregan duen eragina. Horixe da 'Arnasguneak' antzerki sormen bekarekin saritua izan den proposamenaren gaia. Aurkeztutako bederatzi proposamenetatik epaimahaiak 'Intxaurra' antzezlana aukeratu du, Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak garatutakoa. Sari bezala jasotako 23.000 euroez gain, orain Mairu Antzerki Taldeak Dinamoa Sormen Gunea erabiltzeko aukera izango du 'Intxaurra' antzezlanaren sormen prozesuan eta, ostean, azaroan Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkeztekoa.
Iruñean egindako agerraldian antolatzaileek eman dute erabakiaren berri. Horretaz gain, antzezlanaren testua Gaizka Sarasolak idatziko duela jakinarazi da. Hark xehatu ditu obraren nondik norakoak. «gaixorik dagoen intxaurrondoaren iruditik abiatuta, enborra biziberritzearen beharra islatuko du antzezlanak, gainerako adarrek ere osasuntsu iraun dezaten». Horrela, euskararen arnasgune diren herrien ezaugarriak, kezkak, mugak, iragana eta etorkizuna agertuko dira istorioan barrena, beti ere sormena eta antzerkiaren kodeak lehenetsiz. Manex Fusch izango da antzezlanaren zuzendaria.
Ekimen honen bitartez arnasguneen garrantzia jendarteratzen lagunduko duten antzezlanen sorrera sustatu nahi da hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa sustatzeko. 'Arnasguneak' beka UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak abian jarritako ekimena da eta agerraldian izan dira Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Aitor Elexpuru UEMAko ordezkaria eta Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasola.
Arnasguneak proiektua azken 20 urteetan egindako ikerketa eta programa soziolinguistiko ugariren emaitza da. Hauen bitartez egoera soziala ezagutu ahal izan da ostean neurriak hartu eta ekimenak abian jartzeko.
Antolatzaileek iduri dute arnasguneen kontzeptua eta garrantzia arrotz samarra dela herritar gehienentzat oraindik eta, horregatik, hauen beharra aldarrikatu dute. Ildo horretan kokatzen da 2019an garatutako 'Arnasa gara' kanpaina eta honen baitan ekoitzi zen 'Kartzela' serie digitala. Denetara 21 herrietan egin ziren aurkezpen ekitaldiak eta 1.000 lagun baino gehiago batu ziren, kezkak, gogoetak eta erronkak konpartituz
2021ean bigarren faseari ekin zitzaion ondorioetan sakontzeko helburuarekin eta 'Arnasa gara egunerokoan zer?' kanpainarekin. Zortzi ideia zehatz landu ziren astean behin sareratutako esketx baten bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.