Iker Mendia
Viernes, 1 de septiembre 2023, 12:30
Euskal Komunitate Globalarentzat garrantzitsua den jarduera (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko Eusko Ikaskuntzak urtero ematen duen Manuel Lekuona Saria deialdi berria ireki da ostiral honetan. Hautagaitzak edonork aurkez ditzake, pertsona fisiko zein juridikoek, betiere eskatzen diren irizpideak betez gero. Oinarrietan zehaztua dagoen bezala, ezingo da hilda dauden pertsonen hautagaitzarik aurkeztu.
Publicidad
2023ko sariturako hautagaitzak irailaren 15a arte aurkeztu ahalko dira eta, ostean, bi modutara emandako botoaren bitartez erabakiko da saritua. Batetik, irailaren 25etik urriaren 1era online izango den bozketaren bitartez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz; bestetik, Epaimahai Instituzional baten bidez. Ohi bezala, ehunekoak izango dira: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, % 30; Euskal Komunitate Globala, % 10; eta Epaimahai Instituzionala, % 60.
Bigarren honen kasuan, epaimahaia Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute eta ondorengoak izango dira irizpide saritua izendatzeko: Balio Unibertsala, Bizitzako ibilbidea, Konpromiso eta ekarpen adierazgarriak Euskal Kulturari, Obraren dibulgazioa, Eremu akademikotik at buruturiko jarduera. Era berean, epaimahaiak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak aintzat hartuko ditu. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko ditu.
Erabakia 2023ko urrian zehar jakinaraziko da epaimahai instituzionala bildu ondoren. Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean eta Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena erdietsiko ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.