Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Iñigo Royo

'Maskara' terminoa arautu du Euskaltzaindiak eta'musukoa' baztertu

Euskararen akademiak ohar bitartez jakinarazi du Covid-19aren harira indarra hartu zuen terminoa ez dela egokia adiera horretarako

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 11 de enero 2024

Gripea eta pneumonia tarteko intzidentzia metatuak gora egin ostean Hegoaldeko osasun etxeetan maskara erabiltzea derrigorrezkotzat ezarri duenean Osasun Ministerioak, Euskaltzaindiak aukera baliatu du erabiliaren erabiliaz bolo-bolo zabaldu zen 'musuko' hitzaren bideari amaiera emateko. Ez dira gutxi izan Covid-19a agertu zenetik albisteetako lerroburu edo testuetan ikusi diren formak -'maskara', 'maskarila', 'musukoa', 'maska', 'mosukoa', 'aho-uhala'-, baina ohar bitartez jakinarazi bezala, asko ez dira zuzenak.

Publicidad

'Maskara', 'maskarila', 'musukoa', 'maska', 'mosukoa', 'aho-uhala'... Ez dira gutxi izan Covid-19a agertu zenetik albisteetako lerroburu edo testuetan ikusi direnak. Erabiliaren erabiliaz bolo-bolo zabaldu zen 'musuko' hitzaren bidea luzea izan da, aharik eta erabakia hartu eta ohar bitartez zabaldu duen.

«Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena» izendatzeko termino egoki bezala 'maskara' hitza arautu du euskararen akademiak eta, ildo horretan argi utzi du 'musuko' ez dela ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian. Era berean, 'maska' hiztegi arauemailean jasota dagoela azaldu du, hori bai, 'Ipar.' markarekin -hau da, Iparraldean dela erabilia- eta 'maskara' adierarekin.

Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindiaren hiztegi historiko deskriptiboan, bai azaltzen da 'musuko' adiera, baina kasu horretan «zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala» izendatzeko erabili ohi da. Beraz, ez dago Covid-19arekin lotura duen adieren erregistrorik. Azkenik, euskarri berean 'mosuko' jasoa dagoela dio oharrak, betiere «aurpegian ematen edo hartzen den kolpea» eta Gipuzkoako bizkaieraren markarekin.

«Gauzak horrela, 'maskara' eta 'maska' erabiliko genituzke, pandemiaren harira azken urteotan orokortu den babesgarria izendatzeko», amaitzen da oharra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad