Jueves, 13 de septiembre 2018
Eusko Ikaskuntzaren jarduna mendeurrenean babestu eta bultzatzen duten erakunde nagusienak bildu dira gaur goizean, hilak 13, Tabakalerako Kutxa Kultura Plazan, Donostian. Ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta XVIII. Kongresuko batzorde antolatzaileko lehendakari Xabier Alkortak hitza hartu dute, urte berezia duten horretan izaera estrategikoa izango duen XVIII. Kongresua aurkeztuz. Halaber, kongresua osatzen duen bost ikerketa-lerro estrategikoen Zuzendari Zientifikoak saio bakoitzaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte.
Publicidad
'Euskal Herriko gizarte iraunkorra XXI. mendean' ortzimuga estrategikoa izanik, datorren hilabetean hasiko da 'Geroa Elkar-Ekin' XVIII. Kongresua. Horren programa bost alor nagusietan banatzen da, Eusko Ikaskuntzak 2015ean abiatutako hausnarketa kolektiborako proiektuak, alegia.
Herritar, gizarte-eragile, eragile politiko, aditu eta erakundeen parte hartzea izan duten bost proiektuen abiapuntua Liburu Berdea izan da, hots, garatzen ari diren kontzeptu eta ideien inguruko gakoak eta diagnostiko orokorra. Hortik abiatuta, kongresuan aurkeztuko den Liburu Zuriak erantzun aukerak edo proposamenak jasoko ditu.
Baionan hasiko da Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua, urriaren 5ean. 'Etorkizuna irudikatuz: nahi dugun gizartea, edukiko dugun gizartea' programaren baitan azken bost urteotan landutako lanen emaitzak aurkeztuko dira. Ponentzia nagusia Jean-Pierre Claverannek eskainiko du, osasun eta gizarte erakundeen formazio eta ikerketa institutuaren (IFROSS) sortzaile eta katedradunak. Solasaldia izango da Euskal Herriko lurraldeetako ordezkari eta Xabier Alkorta (Eusko Ikaskuntza), Iban Lizarralde (ESTIA) eta Javier Echeverría Ezponda (filosofoa) espezialisten artean.
Urriaren 19ko saioko ardatza, aldiz, euskara izango da. Gasteizen, hain justu, Eusko Ikaskuntzak 2015ean abian jarritako 'e5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen' proiektua aurkeztuko dute.
Publicidad
University of Massachusetts in Amherst-eko Antropologia irakasle Jacqueline Urlak ponentzia bat aurkeztuko du. Jarraian, hizlari eta gazte sustatzaileek kultura kapitalaren, kapital politikoaren eta gizarte kapitalaren alorretan egindako proposamenak bilduko dira.
Gizarte eta Kulturari buruzko saioa izango da urriaren 26an Iruñean. Mundu globalizatu eta digitalean euskal gizartearen dibertsitatea, elkarbizitza eta kohesioa indartzeko gogoetak azalaraziko dira.
Salvador Cardús (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta David Thunderrek (Nafarroako Unibertsitatea) parte hartuko dute lehen zatian, gizarte kohesioaz aritzeko. Arratsaldean, komunikabideak kohesio faktore gisa aztertuko dira. Ekarpen nagusiak Ramón Zallo (EHU), Mirentxu Purroy (kazetaria) eta Argitxu Camus (EKE) egingo dituzte. Eguna bukatzeko EITB, zazpi lurraldeetako erakunde bat izenburua duen solasaldia izango da.
Publicidad
Azkenik, garapen sozio-ekonomikoaren inguruko kongresua izango da azaroaren 9an Bilbon. Maila sozio-ekonomikoan, demografikoan eta lanaren alorrean gertatzen ari diren aldaketen aurrean, lurralde, enpresa eta ekonomiaren ereduak eta garapen kontzeptua aztertuko dituzte.
Miguel Laparra (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) soziologoak egingo du hasiera hitzaldia. Ongizate eredua, lurralde estrategia eta estrategia iraunkorrak, eta enpresa eta lan harreman ereduak izango dira, hurrenez hurren, Joseba Zalakain (SIIS – Dokumentazio eta Ikasketa Zentroa), Imanol Esnaola (Gaindegia) eta Tomás Arrietaren (Lan Harremanen Euskal Kontseilua) hitzaldien ardatz. Hiru gaiak eztabaidagai izango dira, ondoren, ondorioak ateratzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.