

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 12 de abril 2025, 12:00
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA) UPV/EHUko Mikel Recuero ikertzailea saritu du, ikerketa zientifikoan datu pertsonalak erabiltzeak planteatzen dituen erronkei buruz egin duen doktorego tesiagatik. «Datuak eskala handian eskuratzea komunitate zientifikoaren kezka nagusietako bat da. Hala ere, pertsona fisikoei buruzko datuak eta informazioa tratatzea ekartzen duen heinean, datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea erabat betez egin behar da». Hala azpimarratzen du Recuerok.
Ikerketa horrek sakon aztertzen du datuen babesari buruzko egungo eta etorkizuneko Europako esparru juridikoa, eta horren indarguneak eta mugak nabarmentzen ditu. Ildo horretatik, ikerlanak funtsezko gai bat planteatzen du: nahikoak al dira Europako erantzun juridikoak gero eta globalizatuagoak dauden zientzia eta ikerketaren erronkei aurre egiteko? «Europar Batasunak behar horiei aurre egiteko garatu dituen irtenbide juridikoak aztertzea eta zenbateraino izan diren egokiak, nahikoak eta zuzenak ebaluatzea izan da gure helburua», aurreratu du ikertzaileak.
Tesi horren aintzatespenak garrantzi berezia du DBEAk -20 urte hauetan datuen babesaren eta pribatutasunaren defentsan erreferentziazkoa izan da- euskal sektore publikoan datuak babesteko araudia betetzearen kontzientziazioan, prestakuntzan eta gainbegiratzean modu aitzindarian lan egin duen testuinguruan.
Ekitaldian, halaber, bilakaera teknologikoak eta etengabeko arau aldaketek pertsonen eskubideak bermatzeko ahaleginak areagotzea eskatzen dutela nabarmendu zen, bereziki ikerketa zientifikoa bezain sentikorrak diren esparruetan; izan ere, datu pertsonalen erabilerak, askotan, talka egiten du oinarrizko beste eskubide eta askatasun batzuekin, hala nola datu pertsonalen babesarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.