Data berrien banaketarekin, Euskaraldiak lekukoa hartuko dio Korrikari euskararen erablera eta kontzientziazioa sustatzeko ekimen bezala eta Bilboko agerraldian, paralelismoari jarraituz, maiatzean izango den laugarren ariketan enbaxadore lanetan arituko direnek Euskal Herria zeharkatu zuen 23. Korrikaren leloa bere egin zute, aukeragatik batik bat «harro» azaldu baitira. «Konpromiso» hitza, «ohore» eta «ardura» bezalakoekin batera, maiz erabili dute Bilboko agerraldian. Hamaika pertsonaietatik Eneko Garcia 'Albina Stardust' trans ez bitarrak eta Esti Urresola zinemagileak hartu dute hitza.
Publicidad
Trans ez bitarra Eneko Garcia 'Albina Stardust'
Pozik bezain harrituta, ilusioarekin eta sorpresaz, jaso zuen Eneko Garcia 'Albina Stardust' trans ez bitarrak Euskaraldiko hamaikakoaren parte izatea «nire bezalako profilak, trans ez bitarra, ez direlako kontuan hartzen». Euskaraldia «oso garrantzitsua eta beharrezkoa» dela argi du eta Euskaraldiak ezarritako erronketatik bereziki «lehen hitza euskaraz» egitea hartu du bere. «Nire kasuan modu kontzientean euskara erabiltzera behartu nahi dut [nire burua]. Lanean eta familian egiten dut, baina aisialdian lagunekin taberna edo dendetara joatean gaztelaniara jotzen dugu». Horren kontzientzia hartuta, «elkarrekin saiatzera» dei egin du.
Era berean, euskara ikasten ari den jendea gogoan izan eta «baloratzea» aldarrikatu du. «Batzuetan akatsak egiteak antsietatea sortzen du, baina akatsak zoragarriak dira eta horietatik ikasten dut», adierazi du, gainerako hamaikakokideen txalo artean.
Zinemagilea Esti Urresola
«Arabarra, emakume, euskalduna...» izanda zinema sektorean «minoria asko» biltzen dituen pertsona da Esti Urresola zinemagilea eta, horregatik, IV. Euskaraldiko enbaxadore izateko gonbidapena «harrotasun handiz» jaso du. Bozgorailu lan hori «modu inkontzienteagoan» jada bizi duela azaldu du, sari mordoa eta kritika zein publikoaren txaloa jaso duen '20.000 especies de abejas' filmarekin «mundu mailako zoko askotan euskara aurkeztean, erabat ezezaguna zen tokietan, edo nolabait ezagun egiten zenetan, konturatu naizelako begirune askorekin ikusten dela. Oso ederra izan da». Gainera, «indar eragile» horrek «bi norabidetan» lan egiten duela kontatu du, « aurkezten duzu eta bestearengandik indarra jasotzen duzu».
Urresolak gogora ekarri du ariketa bere herrian, Laudion, jaio zela. «Eusrakaldia bezalakoekin Araban halako ariketak beharrezkoak direla ikusi genuen eta ostean Euskal Herrian izan duen hedapenarekin argi dago bertan ere. Are gehiago jasotako harrera, erantzun bat badagoela ikusita. Hori oso hunkigarria da».
Publicidad
Maiatzeko ariketari begira egun horiek «aitzaki hartuta» kontzientzia zabaltzea izango da zinemagilearen asmo nagusia, «gure jarrera edo automatismoak pentsatzeko eta inkontzienteki ere bazter guztieran areagotzea». Izan ere, kalean edo plazako bazter batean euskara entzuteak eragin handia duela iritzi du. «Aldaketa handiak neurri txiki askorekin lortzen dira», nabarmendu du. Ildo horretan, mundu guztia animatu du parte hartzera.
Azkenik, Ahobizi bezala izen emango dutenei «belarriprestasun jorra dezaten» eskatu die eta egunerokoan kontsumitzen ez dituzten euskarazko kultur eskaintzetara -liburuak, antzerkia, musika...- gerturatzera animatu ditu «kultur plaza guztion artean egiten dugun zerbait» delako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.