Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Jueves, 29 de junio 2023, 12:30
«Emakume gehiago behar ditugu lidergo-postuetan, ez bakarrik justizia sozialagatik, baita boterea gauzatzeko modu zaharren inertziarekin jarraitzea saihesteko ere», aldarrikatu du ostegun honetan Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak UPV-EHUko udako ikastaroan. Izan ere, ohartarazi duen bezala «gizarteak oraindik ere boterea gizonen kontu bezala ikusten du» eta emakume gehiago izateak «begirada anitza, aberatsagoa eta osoagoa izatea» ekarriko luke, era honetan «begirada anitza, aberatsagoa eta osoagoa» izanda.
Bide horretan, Elgarrestak emakumeen aliantzen garrantzia nabarmendu du eta emakumeen sareak sortzearen aldeko apustua egin du «oztopoei aurre egiteko, gure ahalduntzea bultzatzeko, gure ahotsa indar handiagoz entzunarazteko». Hala, goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen % 60 emakumeak direla aipatu du, baina oztopo mordoa dituztela botere-esparruetara heltzeko, «beti ikusten edo erraz antzematen» ez direnak.
Elgarrestaren mintzaldiaz gain, Jose Javier Zubikarai Eustateko zuzendariordeak emakumeen lidergoari buruzko hainbat datu plazaratu ditu, besteak beste botere-postuetan ordezkaritza txikia izaten jarraitzen dute beren pisu demografikoari dagokionez. «Batez ere eremu pribatuan», azpimarratu du. Zehazki, Genero Berdintasunaren Indizeak (GBI) jasotzen dituen sei dimentsioak izan ditu mintzagai, Euskadin 100etik 73,1ekoa dena. Barne ataletan baxuena boterearena da (62,7) eta altuena osasunarena (92,4).
Horretaz gain, bereziki bilakaera politika-arloan eman dela nabarmendu du, ez aldiz hain araututa ez dauden ekonomia eta gizarte esparruetan.
Ikastaroan parte hartu dute, halaber, Santurtziko Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzi Itziar Carrocerak, Basqueskolaren ordezkari gisa; EnpresariAK Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioko presidente Nerea Ibañezek; UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzako Elena Leiñenak; eta Entalenta emakumeen talentua garatzeko eta bisibilizatzeko aholkularitza-enpresako presidente María Teresa Bustok.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.