Borrar
Jakinarazi dutenez, urtarrilaren 17 eta 18an egingo dute biltzarra
Nazioarteko hizkuntza gutxiagotuen Akademiak saretzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak

Nazioarteko hizkuntza gutxiagotuen Akademiak saretzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak

Euskararen normalizaziorako ibilbidea aztertuko da, eta nazioarte mailan zein Euskal Herrian egun indarrean dauden araudiak eta esperientziak partekatuko dituzte Akademiaren mendeurrenaren baitan egiten ari diren hirugarren biltzarrean

Miércoles, 19 de diciembre 2018

Euskaltzaindiak nazioarteko biltzarra antolatu du urtarrilerako, Iruñeko Baluarte auditoriumean. Gutxiagotutako hizkuntzak jorratuko dituzte, horien Akademia desberdinen arteko elkarlana sustatzeko. Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak antolatu duen hirugarren jardunaldi akademikoa izango da.

Urtarrilaren 17an egun osoz eta 18an egun erdiz, egingo dute Iruñean 'Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia' delakoa. Euskaltzaindiak historian zehar egin duen euskararen normalizaziorako ibilbidea aztertuko da.

Bestetik, nazioarte mailan eta Euskal Herrian egun indarrean dauden araudiak eta esperientziak ere partekatuko dituzte, hizkuntza gutxiagotuen inguruko «sarea ehuntzeko asmoz». Azkenik, Euskaltzaindiak sustapenaren arloan egin dituen ekarpenen inguruan jardungo dira.

Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute, guztira, biltzarrean. «Hizkuntza gutxiagotuei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan», aurreratu du Sagrario Aleman Akademiako Sustapen batzordeko buruak. «Bide batez, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartu nahi da, betiere aldarte akademiko egokia bilatuz eta euskararen erabilera soziala eta hizkuntza eskubideen alorrak barneratuz», gaineratu du euskaltzain nafarrak.

Nazioarteko adituak ere gonbidatu dituzte biltzarrean parte hartzera. Besteak beste, Alain Viaut Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko irakaslea; Jeroen Darquennes (University of Namur–Belgika); Cor van der Meer (Frisieraren Akademia), Elena Chiocchetti (Institute for Applied Linguistics), Jean-Guy Talamoni (Korsikako Parlamentuko presidentea), Henrique Monteagudo (Galizieraren Errege Akademia), Joan Argenter (Institut d'Estudis Catalans), edo Sixto Molina (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren idazkari eragilea).

Nafarroako hiriburuko XXIII. Jagon jardunaldian izen-emateko epea zabalik dago, urtarrilaren 13a bitarte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko hizkuntza gutxiagotuen Akademiak saretzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak