Secciones
Servicios
Destacamos
Apirilaren 8a da Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna. Inoiz estaturik izan ez duen nazioa da ijito herriarena, gutxiengo izan dena herrialde eta garai desberdinetan. Nazioartean zabalduz joan izan dira mendez mende, izaera nomadari eutsiz, eta bertako herritarrekin nahasiz. Euskal Herrian ere bizi izan dira mende luzez, Euskal Herri puru eta kaukasikoaren ideia desplazatuz, euskararen eta erromantxeraren nahasketatik sortutako 'erromintxela' sortzeraino.
Erromintxela ez da hizkuntza, ezta dialektoa ere: pagodolektoa da, hau da, euskara eta erromantxera hizkuntzak nahasiz sortutako hizkera. Iparraldetik sartu omen ziren gurera buhameak edo Bohemiako ijitoak, XV. mendean, eta Lapurdiko kostan eta Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik diraute. Gauzak nola diren, baina, ez engaxuok (ijitoak ez garenok) ez ijito kaloek (romanieraz egin ohi dutenek) ez dute hizkera hori ulertzen gaur egun.
Resurreccion Maria Azkuek erromintxelezko hitz gutxi batzuk bere hiztegian jaso bazituen ere, azken urteotan Josune Muñoz filologoa izan da hizkera hori sakon ikertzen lehena, bostehun hitz inguru biltzea lortu duelarik.
Abizenetan ere nabari da haien presentzia. Etxeberria edo Etxebarria da gehien nabarmentzen dena, baina euskal familia ijitoen abizen ohikoenak dira Agirre, Barrutia, Heredia, Cortés, Navarro, Malla eta Iturbide, adibidez.
Gurean ere ez zaie aitortzen, ordea, merezitako ikusgarritasuna, herri guztien berezko duintasuna. Diskriminazioak hor dirau ijitoentzat, osasun-krisi honek agerian jarri duenez, beste behin.
Covid-19a Euskal Herrian zabaltzen hasi zenean, titularretara heldu ziren, beste behin, Gasteizko hileta-elizkizun batean ustez gaixotutako Haroko ijitoak, eta aurrerago ere Txagorritxuko ospitaletik gezurtatu behar izan zituzten ijitoen ustezko jarrera txarrak, 'fake news' formatuan zabaldutakoak, eta gaitzaren hedatzea ijito komunitateari leporatzen.
Berriak jasotako albiste baten arabera, Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioak lurralde horretako hainbat hedabideren jokaera salatu du, eta adierazi koronabirusak eragindako krisia baliatzen ari direla «euren aurpegirik higuingarriena erakusteko, aurreiritziz, arbuioz eta gorrotoz betea».
Ricardo Hernandez elkartearen lehendakariak hedabide horrek egindako elkarrizketan nabarmendu duenez, duela egun gutxi, «alarma egoeran, gizarteak berezkoak dituen arrakalak handitu egiten dira». Ondorioz, arrazakeria ere agertu ohi da. Muga batzuk zailagoak dira gainditzen. Botere harremanei buelta ematea zaila da, eta zapaldua ere bilakatu daiteke zapaltzaile. Ez dezagun ahantzi: Euskal Herria herri zapaldua izan omen da, baina herri zapalduak badakite zapaltzaile izaten ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.