Secciones
Servicios
Destacamos
Eman dezagun 1924an jaio zinela. Arabar herri txiki batean, seme-alaben artean ez-dakit-zenbat-baina-askogarrena. Demagun baserrian lanean hasi zinela berehala. Ikasi nahi, baina ezin. Demagun herria hustu zuela gerrak. Eta amaitu zenerako bi ahizpa hilik zenituela, gaixotasunak zirela eta. Hasi zirela gauzak bere lekura bueltatzen, baina 'normaltasunak' ez zuela lehengo kutsu hura.
Gerrak gosea ekarri zuen. Eta gero, herritik hirira aldatzeko beharra ere heldu zen. Egunerokotasun berri bat sortu zen atzera, hamarkada luzeak behar izan zituena egonkortzeko. Seme-alabak hazi dira, eta bilobak ere hezi dituzu. 2020an 96 urte bete dituzu, eta hasi zara herrian bizi zarela amesten.
Urteak dira ez zarela etxetik ateratzen beharrezkoa ez bada. Orain leihotik begiratzen diozu bizitzari. Nabaritu duzu kanpoko horrek ez duela betiko itxura.
Ostiral honetarako, milaka dira koronabirusaren ondorioz hildako lagunak. Asko, adinean sartutakoak. Egoerak okerrera egiten hastean, asko ziren lasaitasuna eskatzen zuten ahotsak. Zaharren kontua zelakoan, eta horrek garrantzia kenduko balio bezala.
Hau dena pasatzean, baina, zer geratuko da? Izango al dugu normaltasunera bueltatzerik? Lehengo bera izango al da normaltasun hori? Nori eskatuko diote orduan azaltzeko nola moldatu egoera berri batera? Nola bizi minarekin, atsekabearekin, ezin jakite horrekin?
Bizitza osoa behar da ikasteko halako leziorik. Lasai zaude. Edo hori diozu. Beldurra zapaldu duzu, jarri zara gainean. Gutxiago hitz egiten duzu, despistatzen hasia zara. Herrian zaudela hasi zara sarriago amesten. Baina zuk badakizu, ez dago bueltatzerik. Atzean utzitako garaiak itzala dira, oinetara itsatsirik daramazkizun bizipenak. Batzuetan zama dira. Besteetan, etxeko goxotasuna sentitzeko bide bakarra. Zurekin joan nahi nuke hara, amona.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.