Secciones
Servicios
Destacamos
«Bati esaten zaiona, hamaikak jakiten du» esaera zaharra bere eginda, Euskaraldiak 2025ko maiatzean egingo den laugarren ariketako hamaikakoa aurkeztu du. Eneko Atxa sukaldaria, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria, Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikaria eta break dantzari oiartzuarra, Lutxo Egia idazlea, Eneko Garcia 'Albina Stardust' trans ez bitarra, Ana Goitia umoregile eta aurkezlea, Itziar Ituño aktorea, Roberto Moso komunikatzailea, Zibel Unsain Damestoy dantzaria, Esti Urresola zinemagilea eta Mikel Urrutikoetxea pilotaria izango dira «enbaxadore, bidade eta konplize» Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak nabarmendu bezala.
Portaeraz sinpleak diruditen arren «oraindik jendartean errotuta» ez dauden hiru aldaketa ezartzeko erronkan lagunduko dute, batik bat: lehen hitza euskaraz egitea; euskara ulertzen dutenekin euskara mantentzea; eta euskaldunak euskaldunari euskaraz hitz egitea, hala behar bada elkarrizketa eleanitza ere izanik. Hauek «arau sozial» bihurtu nahi ditu Euskaraldiak.
Noticia relacionada
Era berean, hamaika eguneko ariketarekin «zegatian eta zertarakoan» jarri nahi da fokua bereziki. «Lau haizetara zabaldu behar dugula argi dugu», esan du agerraldian Urkijok. «Ariketa praktikoa da, erronkan jartzen gaituena. Ez da festa bat edo euskararen aldeko kanpaina hutsa. Lehen pausu horiek berreskuratzen lagunduko gaitu». Horretan ere funtsezko papera eman diote hamaikakoari. «Norbanako bezala datoz, erreferente diren pertsonak dira». Nabarmentzekoa da aniztasun, genero, adin-tarte, lurralde eta aritzeko esparruak kontuan izanda.
Hamaikakoak Ahobizi edo Belarriprest izango denaren konpromisoa hartu du, hau da, hamaika egunez txapa soinean eta bistan eramango duela. Hala ere, agerraldian zehaztu dutenez egitekoa ez da horretara mugatuko, «mugimenduaren konplize» izango direlako eta, beraz, inguruan Euskaraldiaren berri emango dutelako. «Euskara ulertzen dutenei parte-hartzeko gonbita egingo diete eta Euskaraldiaren enbaxadore izango dira».
Agerraldian Urkijok aurreratu duenez, IV. Euskaraldiko hurrengo mugarria abenduaren 6an aurkeztuko da. Maiatzeko ariketarako espresuki sortutako kantua izango da eta Durangoko Azokaren baitan estreinatuko da.
Jada herriek eta entitateek izan-ematea irekita dutela oroitu du, era berean, eta martxoan helduko dela Ahobizi eta Belarripresten txanda.
Pasa den abenduan Donostian egindako agerraldian aurreratu zuten bezala, IV. Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Euskararen erabileraren aldeko hirugarren ariketaren ostean egindako hausnarketak data aldaketa azaleratu zuten, hobe zela udaberrian egitea «jende gehiago delako kalean» eta ahobizi edo belarriprest txapak «ikusgarriagak» izango direlako, Goiatz Urkijo Euskaraldiako koordinatzaileak xehatu zuenez.
Hala, 2024an egitea egokituko zen, baina Korrikarekin elkar ez zapaltzeko, 2025era mugitzea adostu zen. Etorkizunean tartekatuta izango dira beraz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.