Antsietatea, depresioa eta bakardadea dira adinkeriak eragiten dituen arazoetako batzuk. Charles Platiau
Birusetik gerrara

Adinkeria edo arinkeria

Nazio Batuen arabera, munduan bi pertsonatik batek adinkeriari loturiko jarrerak ditu eta horrek eragin larriak ditu askorengan. Bada kontua arinkeriaz hartzen duenik ere

Sábado, 1 de abril 2023, 07:10

Adinkeria. Azkenaldian gero eta gehiago erabiltzen den terminoa da hauxe, adin nagusiko pertsonetan bereziki dituen ondorio larriez gero eta kontzienteago garela baitirudi. 60ko hamarkadan sortua, adinarekin lotutako estereotipoak eta aurreiritziak izendatzen ditu (gazteei ere eragiten die, noski, beste modu batera bada ere). Izan ere, hainbat ikerketaren arabera, adinagatiko diskriminazioa sexismoa eta arrazakeria baino orokorragoa ere izan daiteke egun eta ondorio larriak ditu mundu osoan. Nazio Batuek gai honen inguruan egindako txosten baten arabera, munduan bi pertsonatik batek adinkeriari loturiko jarrerak ditu, eta horrek eragin zuzena du adinekoen bizi-kalitatean: antsietatea, depresioa, bakardadea... Arazo hor dagoela, bada, ukaezina da.

Publicidad

Alabaina, adinkeria terminoaren erabilera areagotzearekin batera agian gauza gehien ari gara haren aterkipean sartzen, egiazko diskriminazioa nolabait hutsalduz. Azken egunotan, hainbat testuingurutan agertu da terminoa, baina ongi erabilita kasu guztietan?

VOXek zentsura mozioari loturik Ramón Tamamesek kongresuan egindako agerrialdiak komentario ugari sortu zituen, eta gehientsuenei 'edadismoa' egotzi zitzaien. Egiari zor, haren inguruan egindako iseka, txantxa eta meme gehientsuenek adinaren kontua zuten oinarrian (bere diskurtsoan egindako erreferentzia historikoek, Gaztelako Isabelena kasu, ez dute horretan asko lagundu), baina adinkeria kontua soilik zegoen hor? Edo protagonistaren profilak eta mezuek ere badute zerikusirik?

Bidenek eta Trumpek antzeko adina dute; lehenak zahartzaroari loturiko iseka gehiago jasotzen ditu

Jon Biden Estatu Batuetako presidentearen eta bere despisteen inguruan egiten diren txantxa asko ere adinkeriatzat jotzen dituzte bere jarraitzaileek. Donald Trump hura baino lau urte gazteagoa da soilik, eta errepublikarraren inguruan ez da adin kontua horrenbeste aipatzen. Askoz gazteagoa edo 'horren zaharra' ez dirudielako agian? Edo izan liteke kritikarako beste hamaika argudio ematen dituelako adinari erreparatu beharrik gabe?...

Telebistako bi aurpegi ezagunek ere polemika sortu dute berriki kamera aurrean serio-serio adinkeria pairatzen dutela salatu dutenean. Batek 48 urte ditu eta besteak 66, eta antza, euren bikotekideak beraiek baino 20 eta 40 urte gutxiago izateagatiktertulia eta sare sozialetan jasotzen dituzten kritikak «diskriminazio hutsa» dira. 'Edadismoa' berriro ere. Euren kexa horiek, dena dela, eran-tzun are sutsuagoak eragin dituzte, besteak beste adinkeriarena kontu larria dela eta bestelako arazoak eragiten dituela gogorarazten dietenak.

Publicidad

Jaioberri batek 68 urteko ama bat ez lukeela izan behar esatea adinari loturiko diskriminazioa da?

Alabaina, egunotan hautsak gehien harrotu dituen kontua, zalantzarik gabe, Ana Obregónena izan da. 68 urterekin haurdunaldi subrogatura jo-tzeko hartu duen erabakiarena, alegia. Ertz askoko gaia da hauxe, baina potoloena -haurdunaldi subrogatuen baliozkotasunarena- alde batera utzirik adinaren hariari helduko diogu kasu honetan. Izan ere, Obregonek jaso dituen kritiketako asko hortik doaz, 68 urteko emakume bat ama bihurtzea zilegi ote den zalantzan jartzen dute. Adina, beste behin, argudioen oinarrian. Alabaina, adinkeriatzat jo dezakegu? Jaioberri batek 68 urteko ama bat ez lukeela izan behar esatea adinkeria da? 16 urteko nerabeak 84ko ama izango lukeela nabarmentzea adinkeria da? Zenbait kasutan adinari erreparatzea justifikaturik dagela uzten du kontu honek agerian.

Arestian aipatutako Nazio Batuen txostenak jasotzen duenez, adinkeriak ondorio larriak eta askotarikoak ditu pertsonen osasunean eta ongizatean. Osasun fisiko eta mental kaskarragoarekin, gizarte-isolamendu eta bakardadearekin, finantza-segurtasun faltarekin eta heriotza goiztiarren tasa handiagoarekin lotzen da. Kalkuluen arabera, mundu osoko 6,3 milioi depresio-kasu adinkeriari egotz dakizkioke. Ez da arinkeriaz erabiltzeko terminoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad