Borrar
Ortzada LGBI eta Kukulaisi, EGK-ko kide
45. Batzar Orokorra

Ortzada LGBI eta Kukulaisi, EGK-ko kide

Bi elkarteak, III. Berdintasun Plana eta egunerokoa markatuko duen plangintza onartu ditu 45. Batzar Orokorrak

J. A.

Martes, 18 de marzo 2025, 16:12

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bi kide berri onartu ditu Donostian egindako 45. Batzar Orokorrean, Ortzada LGBI -irabazi-asmorik gabeko elkartea, arlo guztietako programak garatzen dituena, kolektiboaren integrazio sozial, kultural eta akademikorako- eta Kukulaisi -18 aisialdi talde euskaldun eta hezitzaileren sarea-, eskubideko osoko elkarte bihurtuta biak ala biak eta III. Berdintasun Planari baiezkoa eman dio.

Egunerokoan eragina duten erabakiez gain, besteak beste 2024ko elkartearen memoria orokorra zein 2025ari begira lantalde teknikoarekin elkarlanean osatu den plangintza orokorra, aurrekontua eta ekintza plana ere aurkeztu eta onartu dira. Era berean, Batzarrean Batzorde Iraunkorra osatzen duten kideak berretsi eta zeuden hutsuneak osatzeko bozketa egin da. Hartarako, elkarteek euren proposamenak aurkeztu behar zituzten eta, ostean, bozkatu. Hala, hurrengo bi urteetarako iraunkorra honakoa da: Presidentea Iratxe Uriarte (Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea); diruzaina Ainhize San André s (Uzturre Gazte Bilgunea), eta batzorkideak Naia Uribarri (Euzko Gaztedi), Antonio Dual (Kaledor) Julen Arruabarrena (Lurgorri) eta Itziar Moreno (Cruz Roja Euskadi

Azkenik, gazte-elkarteen plataformaren azken ordukoa zein egindako lanak eta hauen emaitza gertutik jarraitzeko www.egk.eus webgunean bisita daiteke, Piztu! Buletinera harpidetu edota sare sozialetan dituzten profilak jarraitu: Facebook, X (lehen Twitter zena) eta Instagram.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ortzada LGBI eta Kukulaisi, EGK-ko kide