Osasuna, enplegua, prestakuntza/hezkuntza eta etxebizitza dira Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen lehentasunak, Gazteen Euskal Behatokiak egindako kontsultak azaleratu duenez. 'Gazteok atrebentziaz!' izenpean edin den galdetegia 2023ko urriaren 3tik azaroaren 3ra bitarte gauzatu zen eta EAEko 15 eta 29 urte arteko 5.598 gaztek erantzun zuten, emakume gehiagok gizonezkoek baino. Aipatutako lau gaiek 10 puntutik -maximoa- 9 puntutik gorako puntuazioa lortu dute. Horiez gain, 7tik gorakoa lortu dute emantzipazioak, bizikidetzak, familiak, aisialdiak, kulturak, eremu digitaleko segurtasunak, klima aldaketa eta trantsizio energetikoak, partaidetzak, kirolak eta euskarak.
Publicidad
Ildo horretan, gazteek beren egoera hobetzeko egin dezaketen ekarpenari dagokionez, diote beren lekukotasuna «funtsezkoa» dela aldarrikatu dute bizi duten egoeraren ideia errealista emateko. Gainera, haientzat garrantzitsuak diren beste gai batzuk ikusarazten laguntzen ari direla iritzi dute, esaterako klima-aldaketa, feminismoa edo osasun mentala, eta horregatik, itunean protagonista izatea eskatzen dute.
Galdetegiaren bigarren helburua 'Euskadiko Gazteen, Gazteekin eta Gazteentzako Ituna' deiturikoak izan behar dituen edukiei buruz duten iritzia biltzea zen. Jaurlaritzak 2023ko martxoaren 21ean onartutako Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030 Euskal Estrategiaren barruan sartzen da ekimena. Estrategia horren X. Proiektu Traktoreak EAEko gazteriaren aldeko itun bat bultzatzea planteatzen du, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetza estuan.
Hori dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak egindako kontsultan, itunak landu behar dituen gaiak eta hura egiten parte hartu behar duten pertsonak aztertu dira, eta, galdera irekien bidez, gazteek gizarteari zer eskatzen dioten eta haiek eskaini dezaketela uste dutena jasotzen da.
Galdetegiaren ostean, bertan diagnostikatu eta azaleratutako gaiak sakontzeko, lantaldeak eratuko dira. Hala, galdetegian parte hartu zuten gazteetatik 1.073k adierazi dute prest daudela aurrerago egingo diren lantalde presentzialetan parte hartzeko. Berau 2024ko lehen seihilekoan hasiko da, eta 15 eta 29 urte bitarteko gazteekin eta gazteriarekin lotutako gaietan adituak direnekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.