Borrar
Pérez Iglesias zientzialaria saria jasotzen Iñigo Arizmendi
Pérez Iglesiasek gizarteari egindako ekarpena saritu dute

Pérez Iglesiasek gizarteari egindako ekarpena saritu dute

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek zientziaren esparruan egindako ekarpena eta Aizpea de Atxak burututako proposamen artistikoaren «gogoeta dinamikoa, interaktiboa eta berritzailea» saritu dituzte Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa sariko epaimahaikideek

DV

Donostia

Miércoles, 10 de julio 2019

Aizpea de Atxa artista nafarrak jaso du «INpostuRA» performance proiektuarengatik Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria, eta berak hasi du, hain zuzen, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria ere banatzeko ekitaldia. Juan Ignacio Pérez Iglesiasi eman diote. Chillida Lekun egin dute galardoaren 25. ekitaldia.

Juan Ignacio Pérez Iglesiasi Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria eman diote Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta LABORAL Kutxako Txomin Garcíak, curriculumik onenarengatik. Euskarazko jarduera zientifikoaren bultzatzaile nagusietakoa izan da Pérez Iglesias. UPV/EHUko errektore izandakoa, biologian doktorea da, eta fisiologian katedraduna. Hain zuzen, pentsaera zientifikoaren dibulgazioari egin dion ekarpenagatik saritu dute. «Jendeak zientziaz gehiago jakitea lortu du, eta gauzen benetakotasunaz gehiago arduratzea», nabarmendu du Dorronsorok.

Atxa artista gaztea Arizmendi
Imagen principal - Atxa artista gaztea

Aizpea de Atxaren «INpostuRA» proiektuaren aurkezpenak eman zion hasiera sari-emate ekitaldiari. Hona hemen zer adierazi duen Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, Jon Altunak, epaimahaiaren izenean: «Garaikidetasunetik abiatuta egin den proposamena da proiektua […] Gogoeta dinamikoa, interaktiboa eta berritzailea proposatzen digu betiereko galdera honetaz: Nor naiz ni?».

Ondoren, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreorde Iciar Astiasaranek hartu du hitza, Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Sariaren epaimahaian curriculumik onena hautatzen jardun diren sei unibertsitateen izenean. Astiasaranen hitzetan: «Juan Ignacio Pérez irakasle eta akademikoak primeran irudikatzen du zientifiko batek gizartearen eraikuntzan nola lagundu dezakeen».

Biziki hunkiturik jaso du Juan Ignacio Pérez Iglesiasek saridun-diploma. Zientziaren eta demokraziaren alde mintzatu zen sariagatik eskerrak ematean: «Kritikatzeko aukerarik ez badago, ez dago ez zientziarik, ez demokraziarik». Haren iritzian, aurrerapauso handiak eman dira bi alor horietan, baina «oraindik ere asko dago desberdintasunak aintzat hartzen dituen kosmopolitismo adeitsua garatzeko, demokrazia eta ongizatea munduko zoko guztietara hedatzen lagundu duena». Pérez Iglesiasen ustetan, zientziak ez du mugarik eta, honenbestez, haren dibulgazioak ere ez luke mugarik izan behar.

Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du ekitaldia. Hiru hitzetan jaso zuen bere aitortza sariarekiko: zabala, sariak 25 edizioetan izandako bide bikainagatik; zabalaldia, Aizpea de Atxak jaso duen Gazte Sariari esker belaunaldi berriei irekitzen delako saria; eta zabalkuntza, Perez Iglesias-en ezagutza zientifikoaren ekarpenaren isla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pérez Iglesiasek gizarteari egindako ekarpena saritu dute